Zizazuri

Kolore zuria, txapel lodi trinko eta irregularra, hanka lodia eta orri hertsiak dituen onddoa. Oso preziatua da sukaldaritzan
Calocybe gambosa» orritik birbideratua)

Zizazuria[1] (Calocybe gambosa) Lyophyllaceae familiako perretxikoa da. Hasieran, Agaricus gambosus deitu zion 1821an lehen aldiz espezie hau deskribatu zuen Elias Magnus Friesek. Gambosa hitza latinetik dator, eta hanka puztua duela adierazten du.

Zizazuri
Calocybe gambosa 959.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaLyophyllaceae (en) Lyophyllaceae
GeneroaCalocybe (en) Calocybe
Espeziea Calocybe gambosa
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Free gills icon2.svg 
himenioa askea da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
White spore print icon.png 
espora zuriak dauzka
Saprotrophic ecology icon.png 
saprobioa da
Choice toxicity icon.png 
jateko bikaina da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

MorfologiaAldatu

Txapelaren tamaina 5 eta 12 cm artekoa da. Haragitsua eta sendoa da, eta batzuetan ertz uhindua dauka. Kolore zuri-kremakoa izan ohi da, eta ale gazteetan ertza barrurantz kiribildua dago. Azpian orri asko dauzka, argalak eta estuak, oso trinkoak, muxarratuak, zuriak edo kremak horiek ere.

Hanka zurixka dauka, zilindrikoa edo oinarrian lodiagoa, mardula, laburra eta haritsua, batez ere ale zaharretan.

Haragi zuria, sendoa eta konpaktua dauka.

Espora zuriduna da.

 
Perretxiko saltzailea zizazuriak, onddozuriak eta karraspinak saltzen Gasteizen.

EkologiaAldatu

Udaberrian agertzen da gehienetan, baina eguraldi aproposa egiten badu udazkenean ere irten daiteke. Toki irekiak ditu gustuko: larreak, heskaiak, elordiak eta txilardiak.

GastronomiaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Perretxiko nahaskia»

Oso estimatua da, batez ere Araba aldean. San Prudentzio jaiaren egunean ohitura da Gasteizen perretxiko hau eta barraskiloak jatea. Gordinik ere jaten da. Europako mendebaldeak kantitate handiak inportatzen ditu Errumaniatik.

Udazkenean hartzen bada, arretaz jokatu behar da Entoloma sinuatum espeziearekin ez nahasteko. Azken hau udazkeneko espeziea bada ere, inoiz edo behin udaberrian ere ager daiteke.

Beste izen arruntakAldatu

Calocybe gambosa tokiko euskarazko testuetan:[2]buxeu (muxeru); maiatzeko ziza; muxuloin (moxolon); udaberri-ziza; ziza (sisa, susa, xixa, zuza, zusa); zizazuri.

ErreferentziakAldatu

  1. «Zizazuri». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-04-12)
  2. Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.

Kanpo loturakAldatu