Zizahori faltsu
Zizahori faltsua (Hygrophoropsis aurantiaca) Hygrophoropsidaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jateko ona bada ere, Cantharellus cibarius baino askoz kaskarragoa da sukaldaritzarako. Prestaketa berak onartzen ditu. Lehortzean belztu egiten da.
Zizahori faltsu | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Hygrophoropsidaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hygrophoropsis | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hygrophoropsis aurantiaca Maire, 1921 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus aurantiacus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoak: Agaricus alectorolophoides, Merulius aurantiacus, Merulius alectorolophoides, Hypophyllum gemellum, Agaricus subcantharellus, Cantharellus aurantiacus, Merulius pseudocantharellus, Cantharellus brachypodes, Cantharellus ravenelii, Merulius ravenelii, Merulius brachypodus, Clitocybe aurantiaca, Chanterel alectorolophoides.
Deskribapena
aldatuKapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa. Lehenbizi ganbila, gero kopa moduan hondoratua. Ez oso mamitsua, mehea, ertz finekoa, biribildua, flokonosoa. Kolorea horixka, hori-laranja edo laranja-lehoi kolorekoa.
Orriak: Dekurrenteak, meheak, estu, urkilatuak, laranja kolore eder batekoak, kapelarena baino biziagoa. Pallida aldaeran, orriek krema tonu zuria dute.
Orri Dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Liraina, elastikoa, betea, hori-laranja kolore zurbilekoa, batzuetan beltzaxka. Nigripes aldaeran, oinaren oinarriak beltz-kearen kolorea du.
Haragia: Biguna, horixka.[2]
Etimologia: Hygrophoropsis terminoa grezierako hygrophorus-etik dator, "opsis" hitzak antzekoa esan nahi baitu, eta "hygrophorus" hitzak hezea esan nahi du. Aurantiaca epitetoa latinetik dator, laranja kolorea esan nahi duen "aurantiacus" hitzetik. Bere koloreagatik.
Jangarritasuna
aldatuEz da oso preziatua, baina jateko modukoa da.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuOmphalotus olearius espeziearekin, hau toxikoa da eta multzoka hazten da, sortak eratuz, hainbat hostozabalen enborren oinarrian edo sustraietan.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuUdan eta udazkenean. Nahiko arrunta da koniferoen basoetan.[5]
Banaketa eremua
aldatuIpar Amerika, Europa, Erdialdeko eta Hegoaldeko Amerika, Asiako iparraldea, Australia, Zeelanda berria.
Erreferentzia
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 91 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 180 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 323 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 50 or. ISBN 84-282-0865-4..