Zilegieta (gaztelaniaz Celigüeta) Ibargoitiko herri hustua da.

Zilegieta
Ibargoiti, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa Garaia
Udalerria Ibargoiti
Koordenatuak 42° 40′ 41″ N, 1° 24′ 29″ W / 42.67806°N,1.40806°W / 42.67806; -1.40806Koordenatuak: 42° 40′ 41″ N, 1° 24′ 29″ W / 42.67806°N,1.40806°W / 42.67806; -1.40806
Altuera 666 m
Azalera 0,002 km²
Demografia
Biztanleria 0 (2008)
Dentsitatea 0 biztanle/km²

KokapenaAldatu

Ibargoiti ekialdean dago, A-21 errepidearen ondoko malda batean. Herri mugakideak honakoak dira: Sengaritz mendebaldean, Gergetiain ipar-ekialdean, Besolla ekialdean eta Izko hegoaldean.

HistoriaAldatu

Herriari buruzko lehen dokumentua X. mendekoa da, Galindo Aznar II.aren alaba Iñigo López Zilegietako jaunarekin ezkondu zenean idatzia. XV. mendearen hasieran Zilegieta Orreagako Garcia Lopez diruzainarena zen, eta honek aldi berean 1415ean Miguel Laceillari saldu zion. 1488an jaurerriko jabea Tristán Ezpeleta zen.

1802an Zilegietako jauna Fuerteventurako kontea zen, eta aldi berean herriko jauregiko jabea ere bazen. Iruñea eta Zangoza arteko errege bidetik gertu zegoenez, herriak merkataritza bide garrantzitsua izan zen Erdi Aroan. Dena den, XIX. mendearen amaieratik aurrera biztanleria galtzen hasi zen eta 1887an 54 biztanle izatetik, erabat hustu zen 1980ko hamarkadan.

Demografia eta biztanleriaAldatu

Zilegietako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
0 0 0 0 0 0 0 0

OndareaAldatu

  • San Pedro eliza, jatorri erromanikoa duen arren, eraikin gehien aXVII. mendean Joanes Aierra eta Martin Sarastik egindako lanen ondorio da. Eliza barruan Andra Mariren irudi erromanikoa dago.

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Ibargoiti
Abintzao | Besolla | Ekisoain | Getze | Idotzin | Izko | Lekaun | Sengaritz | Zabaltza | Zilegieta