Zerrenda:Filosofoak
Artikulu honetan filosofoak zerrendatu dira, baina zerrenda ez dago guztiz osatuta. Wikipedia lagun dezakezu zerrenda osatuz. |
Zerrenda honetan filosofoak eskola filosofikoaren arabera bildurik agertzen dira, ohiko irizpideari jarraiki, eta ordena kronologikoan.
Filosofo presokratikoak
aldatuJoniar eskola
aldatuJonia egungo Turkiako mendebaldean dagoen eskualde bat da.
- Miletoko eskola. Mileto Joniako hiri bat zen. Bertako eskola filosofikoak kosmogonia, fisika eta biologia landu zituen bereziki:
- Efesoko eskola. Efeso Joniako hiri bat zen. Bertako filosofo nagusiena hau izan zen:
Eskola eleatikoa: monistak
aldatuElea egungo Siziliako hiri bat zen.
Eskola honen arabera, zentzumenak erabiliz ezin da unibertsoaren printzipioetara heldu. Egiara heltzeko pentsamendua baliatu behar da. Pluralismoa ukatuz, unibertsoa izatearen batasunean oinarritzen dela, monismoa alegia, baieztatu zuten. Ordezkari hauek izan zituen:
- Xenofanes (K. a. 570 - K. a. 480), teologoa, jainko bakarra dagoela baieztatu zuena;
- Zenon Eleakoa (K. a. 490 - K. a. 430), paradoxa ospetsuak asmatu zituena;
- Parmenides (K. a. 540 - K. a. 470), dena batasun moduan baieztatu zuena
- Melisos Samoskoa (K. a. 470 - ?), Parmenidesen ideiak aldeztu eta zabaldu zituena.
Eskola pluralista
aldatuMonistak ez bezala, baina materia gai bakar batez egina ez dagoela baieztatzen dute.
- Enpedokles, (K. a. 490 - K. a. 430); egungo Italian zegoen greziar kolonia batean bizi izan zen; gauza guztien erroak lurra, airea, sua eta ura direla baieztatu zuen.
- Anaxagoras (K. a. 500 - K. a. 428); filosofia Joniatik Atenasera eraman zuena izan zen; bere esanetan, nous delako indarrak sortu ditu gauza guztiak, gai ezberdinez osaturik daudenak;
- Arkelao (K. a. V. mendea), Anaxagorasen ikasle; bere esanetan, airea eta infinitoa dira guztiaren sorburu eta bertatik hotz eta beroaz beste gai eta gauza guztiak sortu ziren.
Atomistak
aldatuAtomista presokratikoen iritziz materia zatiezinezkoak diren partikulez osaturik daude, hutsean mugitzen direnak. Euren dentsitatea eta mugimenduak azaltzen du unibertsoaren aniztasuna. Atomistak izan ziren:
- Leuzipo, K. a. V. mendea;
- Demokrito, (K. a. 460 inguru - K. a. 370 inguru), Leuziporen ikaslea.
Pitagorikoak
aldatuUnibertsoa zenbakien bitartez azal daitekeela uste zuten. Aldi berean, sinesmen esoterikoak zituzten, arimaren transmigrazioari buruz besteak beste. Jarraitzaileek sekta erako talde bat osatu zuten. Pitagorismoaren ordezkariak izan ziren:
- Pitagoras Samoskoa, (K. a. 580 inguru – K. a. 495 inguru);
- Alkmeon Krotonakoa, K. a. V. mendea, Pitagorasen ikasle, fisiologia eta medikuntza ikertu zituen bereziki.
Sofistak
aldatuSofistak hiriz hiri irakasten zebiltzan jakintsuak ziren. Euren pentsamendua gizakiarekin eta gizartearekin lotzen da bereziki. Erlatibistak dira eta erretorika landu zuten.
- Protagoras Abderakoa (K. a. 490 inguru - K. a. 410 inguru);
- Hipias;
- Gorgias.
Greziar filosofia klasikoa
aldatuAntzinako Greziako filosofia klasikoa, Sokratesek zabaldu zuena eta Atenasen zentratua, izan da mendebaldeko filosofia eta kultura gehien eragin duena. Filosofo presokratikoak natura eta unibertsoari buruz aritzen ziren bitartean, greziar filosofia klasikoa gizakia eta gizartea, logika eta ezagutza aztertu zituen bereziki. Hiru ordezkari nagusi izan zituen:
- Sokrates, (K. a. 470 - K. a. 399);
- Platon, (c. K. a. 427 - c. K. a. 347), Sokratesen ikaslea;
- Aristoteles, (K. a. 384 - K. a. 322) , Platonen ikaslea.
Filosofo zinikoak
aldatuSokratesen irakaspenetatik eratorritako joera filosofikoa da, gizakiaren autonomia zentratu zena:
- Antistenes (K. a. 446— K. a. 366), filosofia zinikoaren aitzindaria;
- Diogenes Sinopekoa (K. a. 412 –K. a. 323).
- Hiparkia Maroneakoa (circa K.a. 346 - K.a. 300)
Filosofo helenistikoak
aldatuBizitzaren filosofia izan zen garai helenistikoko filosofoen gai nagusia. Bereziki, filosofo zinikoak, epikureoak eta estoikoak nabarmendu ziren.
Filosofo epikureoak
aldatuFilosofo estoikoak
aldatu- Zenon Zitiokoa (K. a. 335 - Atenas, K. a. 262) Stoa edo eskola estoikoaren sortzailea;
- Kleantes, (K. a. 330 inguru – K. a. 230 inguru);
- Krisipo Solikoa (K. a. 280-c. K. a. 207);
- Seneka (K. a. 4 - 65).
Neoplatonismoa
aldatuPlatonen pentsamenduari jarraituz, berariazko izaera hartu zuen pentsamendu-joera da neoplatonismoa. III. mendean sortu zen.
Antzinako kristau filosofoak eta eskolastikoak
aldatuAntzinako greziar filosofia klasikoa kristau teologiarekin uztartzen saiatu ziren.
- Agustin Hiponakoa (354-430), neoplatonismotik abiatu zena bere pentsamendua osatzeko;
- Anselmo Canterburykoa (1033-1109), eskolastizismoaren abiarazlea;
- Tomas Akinokoa (1225-1274);
- Gilen Ockhamgoa (1280 inguru-1349).