Kleantes Asoskoa (grezieraz: Κλεάνθης; K.a. 330 ing. – K.a. 230 ing) Antzinako Greziako filosofo estoikoa eta boxealaria izan zen, Zenon Zitiokoaren ondorengoa izan zena Atenasko eskola estoikoaren burutzan.

Kleantes

scholarch of the Stoic school (en) Itzuli

K.a. 262 - K.a. 230
Zenon Zitiokoa - Krisipo Solikoa
Bizitza
JaiotzaAssos (en) Itzuli, K.a. 331
HerrialdeaAssos
HeriotzaAtenas, K.a. 232 (98/99 urte)
Heriotza moduasuizidioa
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)Zenon Zitiokoa
Krates Tebaskoa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, pugilist (en) Itzuli eta idazlea
Lan nabarmenak
MugimenduaEstoizismoa

Discogs: 1444461 Edit the value on Wikidata

Hasiera batean boxealaria izanik, Atenasera joan zen filosofia ikastera. Hor, Zenonekin ikasi zuen, gauean ur-garraiolari gisa lan eginez ogibidea irabaziz. Zenon K.a. 262an hil ondoren, eskolako buru bihurtu zen, eta hor aritu zen 32 urtez. Kleantesek arrakastaz mantendu eta garatu zuen Zenonen doktrina. Ideia berriak sortu zituen fisika estoikoan, eta estoizismoa aurrera eraman zuen materialismoaren eta panteismoaren printzipioekin bat. Dena dela, Kleantesek idatzitakotik gutxi heldu da gureganaino.

Krisipo izan zuen ikasleetako bat, zeina, haren ondorengoa izateaz gain ekolako burutzan, pentsalari estoiko garrantzitsuenetakoa ere izan baitzen.

Kanpo estekak

aldatu