Zenon Zitiokoa
Zenon Zitiokoa[1][2] (antzinako grezieraz: Ζήνων ὁ Κιτιεύς, Zēnōn ho Kitieŭs; Zitio, Zipre, c. K.a. 335 - Atenas, c. K.a. 262) greziar filosofoa izan zen, estoizismo izeneko eskola filosofikoaren abiarazletzat hartzen dena. Atenasera K.a. 312 urtearen inguruan heldu zen eta bertan Krates zinikoaren irakaspenak jaso zituen, Atenasko Akademiako eskolekin batera. Zinikoen filosofiatik abiatuta, Stoa Poikile izeneko eskolatik gerora estoizismoa izango zen pentsamendua osatu zuen, bereziki etikari dagokionez. Fisikan Heraklitoren eragina jaso zuen. Egun bere idazki eta irakaspenen zati bakan batzuk besterik ez dira geratzen.
Zenon Zitiokoa | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
K.a. 301 - K.a. 262 - Kleantes → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kition, K.a. 335 | ||
Herrialdea | Kition | ||
Heriotza | Atenas, K.a. 262 (70/71 urte) | ||
Heriotza modua | suizidioa | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Irakaslea(k) | Stilpo (en) ![]() | ||
Ikaslea(k) | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | filosofoa eta idazlea | ||
Influentziak | Zinismo eta Sokrates | ||
Mugimendua | Estoizismoa |
- Artikulu hau filosofo estoikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zenon».
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zenon Zitiokoa |
- Zenon Zitiokoa, Gizapedian.
Artikulu hau Greziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |