Leuzipo (antzinako grezieraz: Λεύκιππος, Leukippos; K. a. V. mendeko lehen erdian) atomismoa defendatu zuten lehen filosofoetakoa izan zen. Bere ideiak Demokrito bere ikasle eta jarraitzailearen bidez jaso dira. Abdera, Melos, Mileto, Elea edo Klazomenen jaio izan zitekeen.

Leuzipo
Pinacoteca Querini Stampalia - Leucippus - Luca Giordano.jpg
Bizitza
JaiotzaMileto eta Abdera, ?
Heriotza? ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Ikaslea(k)Demokrito
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa eta fisikaria
MugimenduaAtomismoa
Materialismoa
Filosofo presokratikoak

Bere obrarik ezagunenak "Megas Diakosmos" (Unibertsoko Orden Gorena edo Munduko sistema handia) eta "Peri Nou" (Adiminean) izan ziren, gaur egun bere idatzirik gordetzen ez bada ere. Hori dela eta ezin da jakin Demokrito bere ikaslea izan zen ala ez, ezta bere artean aurkako iritzirik zegoen edo ez.

Atomismo mekanizista izeneko teoriaren fundatzaile kontsideratzen da eta Zenon, Enpedokles eta Anaxagoras bezalako Joniar eskolako filosofoen garaikide izan zen. Bere bizitzaz ezer gutxi dakigu, Diogenes Laerzio dio Epikuro filosofoak egian existitu ote zen dudatan jarri zuela, eztabaida ugari sortuz. Bere pentsaeraz iritsi dena Aristoteles, Sinplizio eta Sexto Enpiriko bezalako autoreen idatzien bidez izan da.

Atomo eta hutsaren existentzia proposatzen zuen mundua ulertzeko, ha dau, izatea eta ez izatearen existentzia, lehena atomoek errepresentatua eta bigarrena hutsa (Simpl., Fís. 28, 4:"izatea baino gutxiago existitzen dena"). Hauek existitzeko mugimendua beharko litzateke. Demokritok bezalaxe arima beste atomoak baino borobilagoak diren atomoez osaturik egon beharko litzatekeela uste zuen eta genesia eta ustelkeria bezalako aldaketak, beste filosofo presokratikoek onartzen zituztenak, ukatu egiten zituen.

Ikus, gaineraAldatu