Erroia (Corvus corax) corvidae familiako eta passeriformes ordenako hegazti handiena da. 52-69 zentimetroko luzera izaten du, 120-130 zentimetroko hego luzera, eta 0,7-1,7 kiloko pisua. Moko beltza, sendoa eta apur bar makotua. Buztan luze samarra eta, hegan doalarik, kuneiformea (belearen buztana borobilkara da). Lumadia beltza, distira irisatuekin. Era askotako hotsak egin ditzake, ohikoenak prruk eta ko-rook karraka errepikatuak dira.[1]

Erroi
Corvus corax ad berlin 090516.jpg
Erroia (Corvus corax)
Commons-logo.svg Irudi gehiago
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaCorvidae
GeneroaCorvus
Espeziea Corvus corax
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Corvus corax map.jpg
Datu orokorrak
Zabalera 1,21 m
Corvus corax

Erroiak 10-15 urtez bizi izaten da, baina batzuk 40 urte bizitzera ailegatu dira. Gazteak saldoka ibil daitezke baino helduak lurraldekoiak dira eta osatzen duten bikoteak bizi osoa irauten du.

Erroiak orojaleak eta oso oportunistak dira. Toki eta aukeren arabera zereal-bihiak, fruituak, ornogabeak, anfibioak, narrastiak, ugaztun txikiak eta hegaztiak (berek harrapatuak edo hilik aurkituak).

Ipar Hemisferio osoan aurki daiteke: Artikoan, Europan, Ipar Amerikan, Asian, Afrika iparraldeko basamortuetan eta Pazifikoko uharteetan. corvidae familiako espezierik hedatuena da. Itsas bazterretik goi mendietaraino bizi daiteke. Habia gehienetan harkaitzetan egiten badu ere, besterik ezean harrobi edo zuhaitzetan egin dezake.

AzpiespezieakAldatu

Gaur egun zortzi subespezie onartuta daude:

  • Corvus corax corax
  • Corvus corax varius
  • Corvus corax subcorax
  • Corvus corax tingitanus
  • Corvus corax tibetanus
  • Corvus corax kamtschaticus
  • Corvus corax principalis
  • Corvus corax sinuatus

DeskribapenaAldatu

Erroia corvidae familiako eta passeriformes ordenako hegazti handiena da, askotan belabeltzekin nahasten da fisikoki oso antzekoak direlako eta kolore aldetik berdinak, baina tamaina aldetik ez daukate inolako zerikusirik. Belabeltzak ertain-handiak diren bitartean erroia handia-oso handia den korbidoa da, bai hego zabaleraz, bai luzeraz eta baita pisuz ere, itxura trinko batekin.

Heldu bat 52-69 cm luze da eta 1,50 cmko zabalera gainditu dezake (115-160cm), beraz, kaio hankahoriaren tamainakoa da eta aztore arruntaren eta zapelatz arrunt harrapari indartsuak baino apur bat handiagoa, batez ere Europa erdi eta iparraldeko aleak, hegoaldekoak baino zertxobait handiagoak.

Pisu handiko hegaztia da, 0,7-1,7 kg artekoa eta moko sendo, indartsu eta apur bat kurbatua du. Erroia erabat beltza da, belabeltza modukoa baina tamainaz nabarmen handiagoa. Mokoa, begiak, gorputzeko lumak eta hankak beltzak ditu.

PortaeraAldatu

ElikaduraAldatu

Erroia hegazti orojalea eta oportunista da. Bere dieta tokiaren, momentuaren eta aukeraren araberakoa da, sarraskiak, karraskari txikiak, txori txikiak, zomorroak, muskerrak eta moluskuak jaten ditu. Horrekin batera landare haziak eta fruituak ere kantitate handian jaten ditu. Orokorrean udazkenean eta neguan hilik dauden animalien sarraskiak eta landare fruitu zein haziak jaten dituzte, udaberrian eta udan berriz, intsektuak, txitak, arrautzak eta ugaztun zein narrasti txikiak ehizatzeko gai dira.

AdimenaAldatu

Erroiak, korbido guztiak bezala oso azkarrak eta adimentsuak dira, hegaztien artean adimentsuenak, primate handien, elefanteen, orken eta izurdeen parean. Erroia hegazti guztien artean burmuin handienetarikoa duen animalia da. Arazoak konpontzeko gaitasuna ere erakusten du, imitazio eta intuizio maila nabarmen batekin.

Ikerketa ugari egin dira urtetan zehar herrialde ezberdinetan erroiekin, froga ezberdinak egin zaizkie haien adimena frogatzeko eta froga bakoitzak berresten du haien adimen ikaragarri handia, ikasteko gaitasuna argi erakutsiz. Ikasteko ahalmena askotan frogatua izan da lehendik konpondu ezin zuten arazoak, behin konponbidea erakutsita, azkenean bakarrik konpontzea lortzen zutenean, baita ere zailtasuna areagotu ahala euren konpontzeko gaitasuna ere areagotzen zenean.

Oroimen handiko animaliak ere badira, aurpegiak eta soinuak ezagutzeko gai dira, urte luzeak pasa ostean ere. Beraien oroimen ahalmen handia dela eta, ezagunak dituzten soinu beldurgarriekin izutzen dituzte nekazal gunetan haziak eta fruituak jan ez ditzaten, baita txorimaloak jarri (oroitzen duten forma beldurgarri bat) ere. Dena den, hain dira adimentsuak ezen azkar konturatzen diren soinuak eta txorimaloak faltsuak direla, gizakiak jarriak. Beraz, nekazariak soinuak eta txorimaloen formak aldatzen joan behar dira erroiak izutu asmoz bide berriak aurkitzeko.

Erroiak eta korbido gehienak, esan bezala, animalia talde adimentsuenen barruan sartzen dira, primate handi, izurde, orka eta elefanteekin batera. Oroimenari, intuizioari, imitazioari eta arazo konplexu ezberdinak konpontzeko gaitasunari joko ezberdinekin gozatzeko erakustaldi argia batu behar zaio, gozatu baino bestelako helbururik ez duen jokuetan ibiltzen ikusiak baitira.

Erramintak erabiltzeko gai dira, baita ere helburu bat lortzeko asmoz bestelako animaliak engainatzeko gaitasuna. Soinu asko imitatzeko kapaz dira, gizakiaren ahotsa barne.

UgalketaAldatu

Gazteak parekatze erritualak oso goiz hasten dituzte baina ugalketa 2-3 urteren ondoren izaten da. Ugaldu aurreko erritualen artean hegaldi akrobatikoak, adimenaren erakustaldia eta janariaren eskaintza daude. Estalaldia ematen denean, bikotea betirako da. Ugaldu eta habia eraiki aurretik, erroi bikoteak lurraldea ondo aukeratua izan behar du, behin aukeraketa eginda eta habia eraikita, normalean, betirako izaten den lurraldea da. Erroiak habia egiten duten momentutik oso lurraldekoiak dira eta hil arte defendatuko dute beraien lurraldea eta habia lehiakide zein harraparien aurrean.

Habia zuhaitz baten gainean edo labar zein itsaslabar batean eraikitzen dute, baita ere eraikin eta instalazio uztuetan.

Emeak 3-7 arrautz artean jartzen ditu Otsailaren bukaeran, orban marroiz beteriko azal urdin-berdexka kolorekoak. Txitaldia emeak egiten du eta 18-21 egun artean irauten du, txita jaio berriek 35-42 egunen artean uzten dute habia. Dena den, behin habia utzita 6 hilabetez geratzen dira gurasoekin beraien lurraldean bizirauteko beharrezkoa izango duten guztia ikasteko.

Banaketa eremuaAldatu

Erroia ipar hemisferio osotik hedatzen da, klima ezberdin guztietatik. Ipar Amerikan, Erdialdeko Amerikan, Europan, Afrika iparraldean eta Asian oso arrunta den espeziea da. Ipar parteko tundra eta taigatik Erdialdeko Amerikako, Afrika iparraldeko eta Asia hegoaldeko lur epeletaraino hedatzen da.

Euskal HerrianAldatu

Euskal Herriko lurralde guztietatik hedatzen da. Uribe Kosta, Busturialdea, Debabarrena, Donostialde eta Lapurdiko kostaldeko itsaslabarretatik, Urkiola, Gorbeia, Valderejo, Aiako Harria, Larhun, Urbasa, Arbaila mendigunetik eta Arbaiungo zein Burgiko arroiletatik erraz ikus daiteke.

HabitataAldatu

Kostaldeko itsaslabarretan eta mendiguneko arroil zein labarretan jartzen du habia, beraz, inguru horietatik barrena bizi da, baita eremu ireki zabaleko basoetan ere.

MigrazioaAldatu

Erroia egoiliarra da leku guztietan Artikoan izan ezik, bertan gazteenek migrazio txikiak egin ditzakete.

GaleriaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Sture Palmer, Jeffery Boswall (1981). A field guide to the bird songs of Britain and Europe. Swedish Radio Company

- BirdLife International (2014). «Corvus corax». IUCN 2015.4-ko espezie mehatxatuen zerrenda gorria (ingelesez). ISSN 2307-8235. 2016/05/02 datan kontsultatua.

Kanpo estekakAldatu