Sator

Intsektiboroen ordenako zenbait ugaztunez esaten da. Gorputz sendoa, bost hatz dituzten hanka laburrak, mutur estu eta luzea eta begi txikiak dituzte. Lur azpian bizi dira, eta oso usaimen eta ukimen garatuak dituzte.

Satorra (Talpidae familia) animalia ugaztuna da, intsektujaleen ordenakoa. Lurrazpian bizi da, zuloak eginez. Espezie batzuk uretakoak edo erdiuretakoak dira. Satorrak Ipar Amerikan, Europan eta Asian aurki daitezke.

Sator
Talpa europaea MHNT.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaEulipotyphla
Familia Talpidae
Datu orokorrak
Elikadura iturri nagusiaharra, chrysalis (en) Itzuli eta Beldarra

DeskribapenaAldatu

Euren gorputza zilindrikoa da eta ez da leporik ageri. Larruz estalita dago eta belarriak ez dituzte ikusgai[1]. Begiak oso txikiak izaten dira eta ikumen kaskarra dute[2]. Hori konpentsatzeko muturrean eta buztanean ileak dituzte. Ile hauek, organo sentikorrak edo ukimenekoak dira.

Bere hankek, atzazal handi eta indartsuak dituzte, 150 metroko luzera har dezaketen zuloak egiteko prestatuak. Bere hankak laburrak eta indartuak dira. Bere gorputzak, 17 zentimetroko luzera har dezake, emeak harrak baino handiagoak diren arren. Euren buztanak 4 zentimetroko luzera du. Emeek sei edo zortzi titiburu dituzte, espeziearen arabera. Satorren buruhezurra luzea eta estua da, eta nahiko laua, zuloetan aurrera egin ahal izateko[1].

JokaeraAldatu

 
Satorraren aurpegia eta aurreko hatzaparrak.

Espezie batzuk gauzaleak diren arren gehienak egunez zein gauez egoten dira aktibo. Lurrazpian zuloak egiten dituzte alde batetik harraparei ihes egiteko, eta bestetik zuloetan erortzen diren animaliak ehizatzeko. Zuloak egiten aurrera joaterakoan sudurzuloak eta belarrizuloak itxi egiten dituzte eta arrek zakila atzerantz botatzen dute.

Haien metabolismo azkarra dela eta, asko jaten dute. Haragijaleak dira oro har, eta batez ere intsektuak jaten dituzten arren, zizareak, larbak, barraskiloak eta abar ere jaten dituzte. Zuloak dira satorren bizileku eta ehiza eremua, baina zenbait espeziek, desmanek adibidez, zulotik kanpo ehizatzen dute.

Landa lurretan, larreetan edo lorategietan aurki daitezke. Baita basoetan ere, hau hain ohikoa ez den arren. Euren habiak, hostoz bigunduak, 5 metroko sakoneran daude. Bertan biltzen dituzte zizare eta beste ornogabe batzuk, gero jateko.

Satorrak oso lurraldekoiak dira eta beren eremua defendatzeko borroka latz azkarrak izatera iristen dira[3].

Nahiz eta askotan kaltegarritzat jo, satorrak ez du laborarien ekoizpenak jateko ohiturarik, eta haren presentzia lurraldearen aniztasun biologiko onaren adierazgarri da. Hala ere, zuloak egitean landareen sustraiak kalte ditzake, eta sarreretan egiten dituen lur metek abelburuei jateko belarra gutxitzen die, estetika apaltzeaz batera.

UgalketaAldatu

Urtean bi umealdi izan ditzakete. Horietako bakoitzean, 5 ume izatera hel daitezke. Sator gazteek jaio eta urte betera heldutasun sexuala lortzen dute...

SailkapenaAldatu

Familia 3 azpifamilia, 7 tribu eta 17 generotan banatuta dago:

ErreferentziakAldatu

  1. a b Grzimek, Bernhard. (1975). Grzimek's Animal Life Encyclopedia, Volume 10: Mammals I. New York: Van Nostrand Reinhold Company.
  2. Macdonald, David W. (David Whyte). (1984). The Encyclopedia of mammals. New York, NY : Facts on File ISBN 978-0-87196-871-5. (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).
  3. Macdonald, David W. (David Whyte). (1984). The Encyclopedia of mammals. New York, NY : Facts on File ISBN 978-0-87196-871-5. (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: sator .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sator  
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Talpidae