Wikipedia:Bozketak/Abizenen deklinabidean gidoia jarri edo ez
Gaia: Wikipedia idazten gaudela askotan atzerriko abizenen deklinazioak egin behar dira tituluetan bertan (adibidez: Schrödinger-en katua). Gidoia jartzeak edo ez garrantzia du entziklopedian, batzuek modu batean eta besteek bestean ez batiu norma finkorik. Gainera gidoia kentzearekin ez luke balioko kasu honeta (Schr¨dingerRen katu izango litzatekeelako egokiena). Bozketa beraz honakoa da: gidoitxoarekin edo gidoitxorik gabe idatzi behar dira?
- Ados bozkatzen duenak: Atzerriko abizenak beti gidoiarekin idaztearekin ados.
- Aurka bozkatzen duenak: Atzerriko abizenak deklinatzerakoan gidoirik gabe idaztearen aldeko bozka.
- Lankidea: Theklan
- Iraupena: Maiatzaren 24tik Ekainaren 1era(7 egun).
Ados
aldatuAurka
aldatu- Ni aurka agertzen naiz. Ez dugu irizpiderik argi uzteko noiz izan behar duen gidoiarekin eta noiz ez. Uste dut ez dela gidoirik jarri behar. —Theklan 09:12, 24 Maiatza 2006 (UTC)
- Artikulu horixe sortu zenuenean (Schrödinger-en katua) niri ere zalantza berbera sortu zitzaidan, eta horregatik ez nuen artikulua mugitu. Dena dela, ni gidoia erabiltzearen aurka nago, ahal den guztietan behintzat. Horrelakoetan gidoia jartzea itsusia iruditzen zait. Gidoiak zalantza sortu dezakeen kasuetarako balio du berez. Hots, Schrödingerren jartzen badugu, aukera bakarra Schrödinger izatea da (Schrödingerr baztertuz, noski). Zalantza suertatzen da adibidez e-z edo kontsonantez amaitutako hitzetan (Amsterdameko esaten badugu, Amsterdam edo Amsterdame izan daiteke erroa). Zalantza kasuak aparte, eta gehienetan honek arazorik suposatzen ez duenez, gidoirik ez erabiltzea proposatzen dut, eta behar izanez gero, gidoia duenak berbideraketa izan dezala bestearengana. --TXiKi 09:16, 24 Maiatza 2006 (UTC)
- Ez dut ikusten argi zein den erabakirik egokiena; baina bilatzerakoan, ez nuke gidoitxorik jarriko.—Barrie 12:08, 26 Maiatza 2006 (UTC)
- Nire ustez eta duda gabe gidoirik gabe. Badakit ez ditugula Euskaltzaindiaren irizpide guztiak jarraitzen, baina ongi gogoratzen badut, beraien arabera ere gidoirik gabe da era zuzena. Ez dut uste erabilera honek zalantzak sortuko dituenik. Keta ?! 15:19, 30 Maiatza 2006 (UTC)