Wikipedia:Bozketak/Hitz elkarketako euskal izenaren erabilera EU WPn
Oharra: Bozketa hau bukatuta dago. Emaitza ikus dezakezu. |
Gaia
aldatuEU WPko politiketan, hitz elkarketan "euskal" izena erabiltzeari buruzko erabaki bat hartu zen bozketa bitartez duela bederatzi urte. Alta, erabaki horretan ezarritakoa, "euskal" eta "eusko" formei buruzkoa, ez bide da bat etortzen euskarazko benetako erabilerarekin, eta araua aldatzeko beharra ikusi dute lankide batzuek. Horri buruzko eztabaida haria Txokotik dator.
Bozkatuko den adierazpena ondorengoa izango da:
Aurrerantzean, "euskal" izena euskaraz duen ohiko erabileraz baliatuko da EU WPko hitz elkarketetan, dela euskal hizkuntza aditzera emateko (beraz, jatorrizko esanahiaz), dela Euskal Herriari / euskaldunei lotutako gaiak aditzera emateko. Berdin jarraituko dira erabiltzen "eusko", "euskotar" eta "euskal" hitzak dagozkion erakunde izenetan, terminologian edo/eta dagozkion kultura eta historia testuinguruetan.
Lankidea
aldatuIñaki LL lankideak proposatua.
Iraupena
aldatuHamar egun: 2018ko abenduaren 24ko 00:00etatik 2019ko urtarrilaren 3ko 00:00etara (UTC)
Bozketa
aldatuBozkatzeko txantiloiak | ||
---|---|---|
Kodea | Agertuko dena | Esanahia edo erabilera |
{{Alde}} {{Alde+}} {{Alde-}}
|
Alde Alde, erabat Alde, neurri batean |
Proposatu denaren aldeko botoa. |
{{Aurka}} {{Aurka+}} {{Aurka-}}
|
Aurka Aurka, erabat Aurka, neurri batean |
Proposatu denaren aurkako botoa. |
{{Neutral}}
|
Neutrala | Boto zuria: ez proposatu denaren alde, ez aurka. |
{{Iruzkina}}
|
Iruzkina: | Bozketak iruzkinetarako atalik ez badu, botoari buruzko iruzkina egitea. Iruzkinetarako atala baldin badago, hobe da han egitea iruzkinak, txantiloi hau erabili gabe. |
{{Galdera}}
|
Galdera: | Botoa erabakitzeko edo argitzeko galdera bat egitea. |
{{Ados}}
|
Bat nator | |
{{Desados}}
|
Ez nator bat | |
{{Zain}}
|
Zain nago | |
{{Iraunarazi}}
|
Iraunarazi | Orri bat ezabatzea proposatu denean, orria iraunaraztearen alde bozkatzeko. |
{{Ezabarazi}}
|
Ezabatu | Orri bat ezabatzea proposatu denean, orria ezabatzearen alde bozkatzeko. |
{{Abstenitu}}
|
Abstenitzen naiz |
Alde
aldatu- Alde Iñaki LL (eztabaida) 17:50, 24 abendua 2018 (UTC)--
- Alde Koldo Biguri (eztabaida) 11:49, 25 abendua 2018 (UTC)
- Alde, neurri batean. Euskaltzaindiak bi adierak onartu dituelako. -Urtar (eztabaida) 14:47, 27 abendua 2018 (UTC)
- Alde -Josu (eztabaida) 12:53, 1 urtarrila 2019 (UTC)
- Alde -Gorkaazk (eztabaida) 19:12, 1 urtarrila 2019 (UTC)
- Alde Bere garaian neutral mantendu nintzen, baina duda handiak nituen. Uste dut erabilerak argi utzi duela euskarazko idazle gehienek euskal idazten dutela euskotar edo euskaradun esateko, eta erabilerak markatu behar duela gure estiloa. -Theklan · · 19:53, 1 urtarrila 2019 (UTC)
Aurka
aldatuAurka, neurri batean. Azpian azalduko dut. Xabi22 (eztabaida) 09:26, 24 abendua 2018 (UTC)
Aurka. Uste dut euskal izenaren erabilera gehiegizkoa ekarriko duela Wikipediara ere. --Xabier Armendaritz 2019-01-02, 14:05 (UTC)
Neutral
aldatuNeutrala Egunon, ni neu gehienbat alde banago ere hauxe da nire zalantza. Ez ginen ba Euskaltzaindiaren arau guztien aldekoak hala? Horregatik bozkatzen dut neutral, aurka ez esatearren.-Oraina (eztabaida) 17:00, 1 urtarrila 2019 (UTC)
Neutrala -Xabier Cañas (eztabaida) 15:57, 2 urtarrila 2019 (UTC)
Neutrala -Lainobeltz (eztabaida) 21:05, 2 urtarrila 2019 (UTC)
Iruzkinak
aldatuNi ez naiz gai hauetan aditua, baina nire ustez, euskal izenak euskarari egin behar dio erreferentzia eta ez Euskal Herriko edozein erakunde/pertsona/objektu erdaldunei. Horretarako daude euskal herritar, euskotar edo bestelako izenak. Hau da, ez dut beharrezko ikusten aldaketa hau, nahiz eta, agian, egun dugun araua zaharkitu samarra egon. Xabi22 (eztabaida) 09:26, 24 abendua 2018 (UTC)
- Aldiz, "euskal" izenak, euskaraz ere, gutxienetan izaten du gaur egun 'euskal hizkuntza' esanahia, eta hizkuntzaz kanpoko errealitateak ematen ditu aditzera. Wikipediak, oro har, erabilera du oinarri, eta determinista izan gabe, azken batean adostasuna gailentzen baita, garrantzi handia du estatistikak, praktikak. Iñaki LL (eztabaida) 17:55, 24 abendua 2018 (UTC)
WPko kategorietan euskal ordez euskarazko ala Euskal Herriko erabiltzea proposatzen dut nahasgarri gerta daitezkeen kasuetan, baina testu eta izenburuetan euskal hitzaren gaur egungo ereduzko erabilera jarraituz, hau da, Euskaltzaindiarena. Beraz, ez dut "Euskal aurrizkia" politika informalaren beharrik ikusten, eta kentzearen aldekoa naiz. Nire ustez, "Euskarari buruzko politika orokorra" nahikoa da.-Urtar (eztabaida) 14:47, 27 abendua 2018 (UTC)
- @Urtar:Une honetan, pasa dugu atariko fasea eta hau bozkatzen ari gara. Wikipediak autonomia du eta soluzio zehatzak eman behar ditu eguneroko lanean sortzen diren kontraesan eta gorabeherentzat, nahasmena dagoenean gauzak argitzeko, Wikipediaren barrutik eta hemengo adostasunetik. Esan gabe doa, euskara batuaz egiten da, eta Euskaltzaindiako arauak eta gomendioak erreferentzialak dira. Nolanahi ere, gai honetarako besteok ezagutzen ez dugun arau jakin bat badago, ondo egongo da horren berri ezagutzea. Ondo segi Iñaki LL (eztabaida) 22:05, 27 abendua 2018 (UTC)
- @Iñaki LL: Eskerrik asko zure erantzunagatik. Euskaltzaindiaren arauaren berri Txokoan eman nuen duela egun batzuk. Zehazkiago, Euskaltzaindiaren Hiztegiko sarrera eta adibide batzuk aipatu nituen.
- Euskaltzaindiak eta zuk proposatzen duzuen euskal hitzaren erabilerarekin guztiz ados nago, baina bost eguneko eztabaida ea laburregia ez ote zen pentsatzen hasita nago. Agian wikipedialari batzuek denbora gehiago behar dute Txokoan izan den eztabaida irakurri eta hausnartzeko. Bozketa Gabonetan hasteak ere ez dakit laguntzen duen. Nolanahi ere, niretzat inportanteago dirudi eztabaida, eta ahalik eta adostasun handiena lortzea, bozketa bat irabaztea baino.
- Bestaldetik, "Euskal aurrizkia" politika zaharra bere garaian onartzeko arrazoiak ulertzen saiatu naiz. Oker ez banago, kategoria batzuen anbiguotasuna izan zen hasiera edo eragilea. Bozketa honetan proposatzen duzunak ez bide du kategorietako anbiguotasunaren afera konpontzen.-Urtar (eztabaida) 14:39, 30 abendua 2018 (UTC)
- @Urtar: Ados, Euskaltzaindiaren estekak ekarri zenituen, eta hori oso eskertzekoa da. Ez nioen ez zenuela ekarri, baizik eta betiere beharbada guk ezagutzen ez dugun arau bat hona ekartzea lagungarria eta ongi etorria dela; beraz, oinarri sendo bat ekarri zenuen, dudarik ez da. Interesa izan dutenek eman dituzte beren iritziak eta garai batean egindako eztabaida ere hor dago argumentuak ikusteko. Ez dut uste gehiago dagoenik gehitzeko. Wikipediak badu bikoiztasun positibo/negatibo bat, eta hori erritmoa bat izatea da: behin baino gehiagotan niri e.re tokatu zait eztabaida bat galtzea beste gauzetan nenbilelako. Presarik ez, baina astuntasunik ezta ere.
- Kategoriei dagokienez, zuk ekarritako Euskaltzaindiaren estekan aipatzen da problematika. Printzipio orokor bat badago, denok bat gatozelakoan: "Euskal arkitektoak" eta "Euskal Herriko arkitektoak" artean, bigarrenak duela segurtasuna ematen, eta ez duela eztabaidarik pizten, bereziki kategorietan. Nolanahi ere, eztabaida euskaldunon artean dabil, ikus hemen. Beraz, kategoria deskribatzaileetarako (nongo) "Euskal Herriko", eta gero kasuan-kasuan joan. Adibidez, euskal literatura oso zehatza da, euskaraz izatea erabaki da (euskarak zuk aipatutako beste hizkuntzen problema du alde horretatik), ba bego horretan. Bestalde, izenak, noski, izenak dira, eta hor ez dago ezer eztabaidatzeko nire ustez. Kategoriekin, botek lagundu dezakete baldin eta kopurua handia bada. Iñaki LL (eztabaida) 15:59, 30 abendua 2018 (UTC)
- Gabon Oraina, hizkuntzalaritzaren zirrikitu arautzaile edo/eta teknikoetan sartu gabe: goian bozkatutako adierazpena Euskaltzaindiaren, Berriaren eta EHUren egungo praktiken laburbilpena da funtsean. Gero, hori kasuan kasura aplikatzea besterik ez da. Kontua da besterik bozkatu zela EU WPn duela 9 urte, eta politika hori zegoen indarrean. Ondo segi Iñaki LL (eztabaida) 19:48, 1 urtarrila 2019 (UTC)
Emaitza
aldatuEztabaida fasea igaro eta, gero, 10 egunez irekita egon ondoren, amaitu da bozketa. Bozketaren emaitza ondorengoa izan da:
Beraz, ONARTUA izan da goiko adierazpena. Bozketa hau gainerako bozketekin batera artxibatuko da, edonorentzat ikusgai egon dadin. Iñaki LL (eztabaida) 09:37, 3 urtarrila 2019 (UTC)