Wikipedia:Bozketak/Euskal izen-abizenen idazkera

  • Gaia: Euskal abizen edo euskal abizenatzat hartu daitezkeen abizenak eta erdarazko grafiaz idazten direnak (Elcano, Urchueguía, Etcheverria etab.) Wikipedian euskaraz idaztea (Elkano, Urtxuegia, Etxeberria). Ados euskaraz idaztearen aldeko botoa izango da eta Aurka, jatorrizko idazkeran idaztea.
  • Lankidea: Kabri
  • Iraupena: Martxoaren 27tik apirilaren 3ra (7 egun).
  1. --josugoni (hemen idatzi) 15:40, 27 Martxoa 2006 (UTC) Euskal izen-abizenak "euskal" diren heinean euskal grafiaz idatzi behar dira. Adibide askotan euskal grafia oraindik finkatu gabe zegoen (ad: XVI. mendeko Elcano = Elkano) eta erdal (gaztelera eta frantses) grafia erabiltzen zuten (ad: Etchepare = Etxepare)
  1. ziberpunk 16:06, 27 Martxoa 2006 (UTC) Jatorrizko izena mantendu beharko genuke beti (eta grafia ere). Etchepare-k Etchepare grafia hautatu bazuen zergatik alda beharko genuke guk? Etchepare Etxepare bezain euskalduna da. XVI. mendeko abizena zen, ez XXI. mendekoa.
  2. TXiKi 08:48, 28 Martxoa 2006 (UTC) Ni ere jatorrizko izen-abizenak mantentzearen aldekoa naiz. Honetaz gain, bozketa honek besteak beste enpresa eta futbol taldeen izenekin zerikusia ere baldin badauka, kasu hauetan ere jatorrizko izena mantentzearen aldekoa naiz.
  3. Unaiaia (¿iritzirik?) 14:00, 28 Martxoa 2006 (UTC) Izenak berezko grafiarekin idaztearen aldekoa naiz ni. Berdin enpresa eta taldeekin. Liburu filme eta dena delakoekin "politika" bat idazteko asmoa neukan eta gero hura bozkatzeko jartzea.