Wikipedia:Bozketak/Urteurrenetako esaldiak orainaldian edo lehenaldian

Gaia: Wikipediak badu egun bakoitzerako txantiloi bat, azalean bistaratzen dena (adibidez, Txantiloi:Maiatza 29). Hauetan urte ezberdinetan zehar egun horretantxe gertatutakoen laburpena azaltzen da. Eztabaida, ordea, bertako esaldiak orainean edo iraganean idaztean datza:

  • Orainaldia: ... hiltzen da.
  • Lehenaldia: ... hil zen.

Bozketan beraz honako hau erabaki nahi da; urteurren esaldi hauetan orainaldian edo lehenaldian den erabili beharrekoa.

Ados bozkatzen duenak: Orain arte bezala orainaldian mantentzearen alde jotzen du.
Aurka bozkatzen duenak: Hau aldatu beharra dagoela irizten du, eta esaldian lehenaldian idatzi beharra dagoela.
  • Lankidea: TXiKi
  • Iraupena: Maiatzaren 29tik Ekainaren 5era(7 egun).
  1. Iraganean izandako gertaerak lehenaldian idatzi beharko lirateke. Nahiz eta gaztelerak-eta orain aldia erabili gauza askotarako (en 1789 estalla la revolución francesa edo el próximo verano vamos a Salou) euskaraz iragana lehenaldian eta etorkizuna geroaldian idazten dira. Gainera motxagoa da ;) eta politagoa (Mozart jaio zen eta ez Mozart jaiotzen da). --josugoni (hemen idatzi) 18:29, 29 Maiatza 2006 (UTC)
  2. Ni ez nago oraingo metodologiarekin ados, egia esan, erabilitakoa erdarakada iruditzen zait. --TXiKi 18:40, 29 Maiatza 2006 (UTC)
  3. Gramatikalki lehenaldian hobeto dagoela iruditzen zait. Ba al du norbaitek Andres Urrutiaren telefonoa? :D --Etxeorratz 18:50, 29 Maiatza 2006 (UTC)
  4. Nire belarriak esaten didanari kasu eginez, aurka bozkatzen dut. Gainera, wikipedia beti eguneratzen dabilenez, ia beti lehenaldia erabili beharko da, artikuluak betirako baitira.—Barrie 10:02, 30 Maiatza 2006 (UTC)
  5. Nik beti orainaldia erabiltzen dudan arren, aldatzen saiatzen ari naiz! Nire bozka lehenaldiaren alde.—Theklan 10:05, 30 Maiatza 2006 (UTC)
  6. Lehenaldian idaztearen alde nago ni ere Keta ?! 10:22, 30 Maiatza 2006 (UTC)
  7. Auto-marginaturik ez geratzeko (jeje) aurkako botoa ematen dut baina guztioi gauza bat esango dizuet. Nork aldatuko ditu orain arteko egindako +- 200 txantiloiak? Bot-ek agian egin dezakete, hiltzen da-tik hil zen-era edo... Ongi izan Kabri, (erantzunak hemen) 16:36, 1 Ekaina 2006 (UTC)
  8. Nik beti lehenaldian idatzi dut eta bozkaketa hau existitzen zela jakin baino lehen baten bat aldatu dut. Konpondu behar bada konponduko dut. --Pello 14:17, 4 Ekaina 2006 (UTC)