Wikipedia:Bozketak/Letra lodiko eta etzaneko botoiak
Oharra: Bozketa hau bukatuta dago. Emaitza ikus dezakezu. |
Gaia
aldatuGaliziera wikipediatik datorkigun Vivaelcelta wikilariak jakinarazi didanez, edizio leihoaren goiko aldean azaltzen zaizkigun bi botoi euskaratzeko aukera dugu: letra lodiaren botoia eta letra etzanarena, hain zuzen. Orain ingelesez daude, B eta I letrekin, hurrenez hurren. Euskaratuz gero, L eta E agertuko lirateke.
Ez da ikaragarrizko arazoa botoiek ingelesez jarraitzea, baina euskaraz txukunago leudeke, eta nekez izango dugu aukera hoberik: Vivaelceltak lagunduko liguke beharrezko urratsak ematen, Bugzilla atalean eskaera bideratzeko. Galiziera wikipediako eta euskal wikipediako botoiak zein bere hizkuntzara itzulita agertzeko eskaerak batera aurkeztuko lirateke.
Proposamena
aldatuEdizio leihoaren goiko aldean azaltzen zaizkigun bi botoi euskaratzea: letra lodiaren botoia eta letra etzanarena, hain zuzen. Orain ingelesez daude, B eta I letrekin, hurrenez hurren. Euskaratuta, L eta E agertzea da proposamena.
Lankidea
aldatuBozketa hau proposatu duen lankidea Xabier Armendaritz (eztabaida · ekarpenak) izan da.
Iraupena
aldatu5 eguneko epea. 2013ko otsailaren 27ko 00:00tik martxoaren 3ko 23:59 arte.
Bozketa
aldatuAlde
aldatu- Alde --Xabier Armendaritz 2013-02-26, 23:15 (Eguzk.)
- Alde --Marklar (eztabaida) 18:31, 27 otsaila 2013 (UTC)
- Alde --An13sa ✎ 12:34, 27 otsaila 2013 (UTC)
- Alde - --Joxemai; (erantzunak) 12:53, 27 otsaila 2013 (UTC)
- Alde - --Xirkan (eztabaida) 07:54, 1 martxoa 2013 (UTC)
- Alde --Janfri; bai esan? 08:44, 1 martxoa 2013 (UTC)
Aurka
aldatuZuri
aldatuIruzkinak
aldatuAzkenaldian wikilari oso gutxi daude aktibo eta ez dut uste bozketa egitea beharrezkoa denik, egin eta listo. Nire iritzia da, bestela bozketarekin aurrera.--An13sa ✎ 12:34, 27 otsaila 2013 (UTC)
- Guk geuk egiteko moduko aldaketa izango balitz, egia esan, ez nuke bozketarik irekiko: interfazeko beste edozein testurekin egiten dugun bezala, itzuli eta kito. Baina, Vivaelcelta wikilariari ondo ulertu badiot, Bugzilla tresna lantzen dutenek egin beharreko aldaketa da, eta, gainera, ezinbestekoa da bozketa batean onartzea, bestela ez dizkigute botoiak euskaratuko. --Xabier Armendaritz 2013-03-01, 08:22 (Eguzk.)
Emaitza
aldatu- Alde: 6
- Aurka: 0
- Zuri: 0