Wikipedia:Bozketak/Urteurrenetan eguneko izenak eta jaiak ipintzea

Gaia: Urteurren bakoitzean, egunaren azpian, interesgarria den heinean eguneko izena (ad: Alaitz), eguneko santua (ad: San Sebastian) eta egun horretan nongo jaia (ad: Arrasate) idaztea. Horrela, Wikipedian sartu eta berehala ikusiko lirateke egun horri dagozkion hainbat datu.

Ados: Urteurren bakoitzean eguneko izen, santu edo jaia ipintzea.
Aurka: Urteurren bakoitzean eguneko izen, santu edo jaia EZ ipintzea

Lankidea: josugoni

Iraupena: Ekainaren 6tik 13ra (7 egun)

  1. Ni ados agertzen naiz, baina jaiak jartzean, agian zedozer ipini beharko litzateke aurrean, adibidez: Jaiak: -San Sebastian: Donostian. -Santiago: Orion adib. Santuen izenak bakarrik ez ipintzearren, jakiteko zer diren hurrengo santuen izenak batipat. Eta egun zehatz batean ez badira festak Euskal Herriko inongo herrian, Jaiak: ipini beharrean ba Eguneko santua: San Hilario edo... Bestalde, non begiratuko da zer santu den jakiteko? Egutegi bakoitzak bereak ditu-eta, ez dago bat ere berdina bestearekiko. Kabri, (erantzunak hemen) 16:34, 6 Ekaina 2006 (UTC)
  2. Ni ere ados nago, Kabrik esan bezala formatu pixka bat emango nioke horri, baina ideia oso ona iruditzen zait. Txantiloi pare bat sortzea aukera ona izan daiteke: {{santua|...}}, {{jaiak|...}}. Nigatik aurrera. --TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:45, 6 Ekaina 2006 (UTC)
  3. Nik honelaxe ipiniko nuke, gehiegi ez betetzearren: Alaitz, San Sebastian (Azpeitia, Donostia). Hau da, lehenik euskal izenak, gero santuak (parentesi artean santu bakoitzeko herriko jaiengatik) eta gero jai arruntak (musikaren eguna, etab). Beti ere, egunaren azpian, argazkia baino lehen, ez baita urteurrena. --josugoni (hemen idatzi) 16:55, 6 Ekaina 2006 (UTC)
  4. Ni ados. Nire ustez jarri daiteke Seaska egutegiko izena, santu pare bat (agian guztiak nekagarria litzateke) eta jaiak non diren. Adi! Egun batzuetan jai gehiegi egon daitezke eta (diot formatuagatik). -Theklan 16:54, 7 Ekaina 2006 (UTC)
  5. Nigatik ados, interesgarria da informazio hori edukitzea. Keta ?! 14:33, 10 Ekaina 2006 (UTC)

Iruzkinak aldatu

  1. Santuen izen euskaldunekin nahikoa da nere ustez... eguneko izena, izan ere, egutegi bakoitzak berea du-eta. Ez daude bi berdin (normalean). Kabri, (erantzunak hemen) 14:28, 12 Ekaina 2006 (UTC)
  1. Herri desberdinen jaiegunak ipintzen ibili naiz azkenaldian. Zer deritzozue formatuari? Etxeorratz, (erantzunak hemen) 14:36, 12 Ekaina 2006 (UTC)
    http://eu.wikipedia.org/wiki/Ekainaren_24#Jaiak_eta_urteurrenak
  1. Interesgarria da informazio hori, eta ados bozkatuko nuke. Euskal Herriko jaiak bakarrik agertuko lirateke? Mundua oso handia da eta denak idazten hasten bagara... Badakit egun horri dagokion zerbait dela jaia (santuak eta izenak ez dira asko) eta eskertzen da informazioa; Etxeorratzen adibidean ([1]) herri eta auzo pila falta dira (baina lana ondo eginda dago); zeintzuk eta nola idatzi?—Barrie 09:17, 13 Ekaina 2006 (UTC) (erantzunak hemen)