Vladimir Vysotski
Vladimir Semionovitx Vysotski —errusieraz Влади́мир Семёнович Высо́цкий— (Mosku, Sobietar Batasuna, 1938ko urtarrilaren 25a - Mosku, Errusia, 1980ko uztailaren 25a) antzezlea, idazlea eta abeslaria izan zen. Satira politiko eta sozialak egin zituen batez ere, sobietar gizarteari buruzko jarrera ironiko eta kritikoa azaltzen dituztenak. 1960an antzezle profesional bihurtu zen, eta, antzerkirako lanez gainera, hogeita sei film egin zituen. Hala ere, idatzi zituen olerki eta abestiengatik da batez ere ezaguna. Ehunka olerki eta abesti idatzi zituen, eta antzerki eta zinemarako musika ere idatzi zuen. Bere jarrera kritikoa zela eta, Gobernuak ez zituen haren lanak ezagutzera eman, eta ezkutuko eta legez kanpoko grabazio, agerraldi eta abarri esker egin zen ezagun.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vladimir Vysotski |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Translations
aldatu- Visotskiren abestietako hitzak, euskaratuta, haren webguneko «Vladimir Vysotsky in different tongues» atalean.