Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Villanañe)

eraikitako euskal ondare nabaria Gaubean

Andre Mariaren Jasokundearen eliza, Villanañe herriko eliza da (Gaubea, Araba). Eraikitako euskal ondare nabarmen gisa katalogatua dago, gertu dituen Baronatarren dorretxea eta Villanañeko lorategien multzoa bezalatsu[1].

Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Villanañe)
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGaubea
Koordenatuak42°49′48″N 3°04′21″W / 42.83011°N 3.07263°W / 42.83011; -3.07263
Map
Historia eta erabilera
Erlijioakatolizismoa
Ondarea
EJren ondarea64

Ezaugarriak aldatu

Habearte bakarreko elizaa da eta burualde triangeluarra du, kanpoaldea harlandu txikiz egina dago. Hegalak indartzeko harlanduz egindako zortzi kontrahorma ditu.

Gurutze-ganga gotikoa du, antza, XVI. mendearen erdialdekoa da. Bertan sartzeko atea pizkundetar elementuz errematatua dago.

Korua pixka bat jasota dago, dorrearen azpian kokatuta dago eta koru-itxura baino lehendakaritzarena du. Badira eranskin batzuk, horien artean aipatzekoa da kanpandorrerako harlanduzko eskailera. Aldarearen ondoan adreiluz egindako kapera gangaduna dago baina ez du aparteko interesik. Bataiarria dagoen gela txikia hondoratuta dago.

Garai batean sakristia eta beste kapera bat ere izan zituen, baina hondatu egin ziren. Dorreak berria ematen du, zinkez estalitako kapitel berantiar batek errematatua dago. Duela urte batzuk izandako sute batek larri kaltetu zuen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu