Victoria Camps

Victoria Camps Cervera (Bartzelona, 1941eko otsailaren 21a) kataluniar filosofoa da. 2018ko urritik Estatuko Kontseiluko kidea[1] da eta Zazpigarren Sekzioko Presidentea. Gaur egun Bartzelonako Unibertsitateko katedradun emeritua da. 2013an Asociación Federalistes d'Esquerres-eko presidente ordearen kargua hartu zuen Llamamiento a la Cataluña Federalista y de Izquierdas dokumentuaren sorrerak eragin zuena[2], Camps bultzatzailea izan zelarik.

Victoria Camps
Victòria Camps.jpg
Escudo del Senado de España.svg
Espainiako senataria

1993ko ekainaren 6a - 1996ko urtarrilaren 9a
Barrutia: Barcelona (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVictòria Camps i Cervera
JaiotzaBartzelona1941eko otsailaren 21a (81 urte)
Herrialdea Katalunia
Familia
Ezkontidea(k)Francisco Rico Manrique
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaPh.D.a
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, politikaria, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Lantokia(k)Madril
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Jasotako sariak
KidetzaFundación Alternativas (en) Itzuli
Q5779455 Itzuli
Foro Babel
Federalistes d'Esquerres
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaKataluniako Sozialisten Alderdia
victoriacamps.es

BiografiaAldatu

Batxilergoa Sagrado Corazón de Barcelona eskolan egin zuen eta 1964an Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean. Irakasle laguntzaile bezala binkulatua geratu zen 1964-1967 bitartean Baltimore-ra bidaiatu eta gaztelania klaseak eman zituenean. 1971n Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan irakasle laguntzaile bezala aritu zen eta 1975ean doktoratua egin zuen bertan, "Lengoaiaren dimentsio pragmatikoa" tesiarekin, Jose Luis Lopez Aranguren eta Jose Ferrater Mora filosofoen irakaskuntzapean. 1979an UAB-en irakasle adjuntu postua lortu zuen. 1990-1993 bitartean errektoreordea izan zen, irakasle emeritu eta etikako katedraduna (1986) izateaz gain. 2001ean Estatu Batuetara itzuli zen, Garrison, New Yorkeko Hastings Centerrera eta Chicagoko Unibertsitatera, bioetikaren esparruan ikerketak egiteko.

Horrez gain, Espainiako Bioetika Komiteko kidea izan da eta komite etiko ugaritan parte hartu du; hala nola, Hospital del Marrekoa (1993-1996), Valle de Hebron Ospitale Unibertsitariokoa eta Bartzelonako Esteve Fundaziokoa. Gaur egun, Victor Grifols i Lucas Fundazioko eta Isegoria aldizkariaren erredakzioko kontseiluko kide da. "Crítica" filosofia bilduma zuzendu du. Bestalde, Segovia, Letra Internacional y Leviatán aldizkarien erredakzioan parte hartu du eta Foro Babeleko kidea da.

Ibilbide politikoaAldatu

Kataluniako Sozialisten Alderdiko senataria izan zen 1993-1996 bitartean. Senatuko telebistako edukien Ikerketa Komisioaren buru izan zen bitarte horretan. 2015ko udal-hauteskundeetan Sant Cugat del Valleseko zerrenda itxi zuen Alderdi Sozialistan. 2017ko hauteskunde autonomikoetako zerrenda ere itxi zuen Bartzelonako probintzian.

2012ko irailean Llamamiento a la Cataluña Federalista y de Izquierdas dokumentua sinatu zuen hauteskunde autonomikoak aurreratzeko konbokatoria egin zenean. Dokumentu horrek Federalistes d'Esquerres taldearen sorrera ekarri zuen, estatu espainiarrak berrikuntza ugari behar dituela argudiatzen duena. 2016an Vocal de Honor izendatu zuten[3].

2017an, Juan Carlos I-aren krisian, "Rey de la democacia" liburuaren idazleetako bat izan zen. Bertan demokrazia espainiarrarentzat errege hori eta monarkia eraginkorrak zirela esaten zen.

2018ko urrian Ministro Kontseiluko Kontseilaria izendatu zuten eta Zazpigarren Sekzioko presidente.

Sari eta aipamenakAldatu

  • 1990 Espasa Saria "Virtudes públicas" lanagatik.
  • 1999 Josep Maria Lladó Saria
  • 1999 Andaluziako Batzordearen eskutik, Hezkuntzan Meritua Saria.[4]
  • 2008 XXII. Menendez Pelayo Sari Internazionala "bere magisterio filosofiko eta influentzia moralagatik Espainian zein Amerikan".
  • 2012 Saiakera Sari Nazionala "El gobierno de las emociones" (2011) lanagatik.
  • 2018 Doctora Honoris Causa Salamancako Unibertsitatean.
  • 2018 Doctora Honoris Causa Huelvako Unibertsitatean.

PentsamenduaAldatu

Jose Luis Lopez Aranguren eta Jose Ferrater Mora filosofoen oinordekotzat jotzen da, baina John Rawls-en eragina ere badu. Bere lanean emakume bizitza politikoan aritzea defendatu du, alboraketak salatuz. Demokrazia partizipatiboa babesten du eta hiritarrak formatuko dituen etika baten alde agertzen da.

KomunikabideakAldatu

Telebistako edukien Ikerketa Komisioan lan egin zuen bitartean, telebista publikoa "inpartzialtasunaren eszenatokia, gobernuaren bozeramaile izan gabe" bezala defendatu zuen. Komunikabide pribatuen inguruan, gardentasuna eskatzen zuen euren titularitateari eta mantentzen dituzten botere ekonomikoei dagokienez. Kataluniako Ikusentzunezko Komitearen parte izan zen 2002-2008 bitartean, 2004an presidente orde izendatua izan zelarik. Victor Grifolls i Lucas Fundazioko presidentea da, bioetikarekin zerikusia duena eta Espainiako Bioetika Komiteko presidentea ere izandakoa da.

Ikerketa gaiakAldatu

Victoria Campsek filosofia analitikoan egin zituen ikerketako hastapenak. Hortik erlijioaren filosofia eta hizkuntza moralaren analisian jardun zuen. Bigarren etapa batean, etikaren ikerketan zentratu zen. Bi oinarri horiekin teoria politikoaren arlo desberdinetan lan egiten aritu da, gizarteak dituen arazo anitzei irtenbide zehatzak aurkitu nahian. Campsentzat, filosofiaren arazoa zera da, galdera eta erantzunak nahiko zabalak eta anbiguoak izan ohi direla. Ikertutako gaiak hauek izan dira:

  • Emakumeak gizartean duen papera defendatzea, bizitza pribatuan zein publikoan.
  • Ongizatea Estatuaren defentsa, amaiarazi nahi duen ikuspegi liberalaren aurka.
  • Parte-hartze demokrazia.
  • Gizartea formatuko duen tresna gisa etika erabiltzea.
  • Erlijioaren filosofia.
  • Hizkuntza moralaren analisia.
  • Bioetika.

Azken etapa batean, Camps sentimenduetan asko zentratu da, gizakiak erabakiak hartzerako garaian faktore garrantzitsua direla azpimarratuz. Bere ustez, gizakia ez da izaki arrazional soila, izaki emozionala ere bada.

Ekarpenak teoria politikoanAldatu

FeminismoaAldatu

"Emakumeen mendea" (1998) izeneko obran Campsek XXI. mendea emakumeena izan behar dela azaltzen du, hauek feminismoaren eta genero berdintasunak dituen helburu oro bete ditzaten. Kasu honetan feminismoa esklabotzarekin alderatzen du, azken honek bere helburu guztiak bete zituenean, desagertu egin baitzen. Feminismoarekin gauza bera egin beharko litzatekeela irizten du, XXI. mendean amaitu aurretik gainera. Berdintasunaren modeloa jarraitzeak gauza maskulinoen errepikapen bat sor dezakeela azpimarratzen du, emakumeari interesatzen ez zaiona izanik. Dena den, ez da desberdintasunaren modeloa jarraitu behar, sexuen arteko parekidetasuna jarraitu behar baita. Campsentzat feminismoak bide kreatiboagoa jarraitu behar du, orain existitzen diren moldeen antzik ez duena. Feminismoaren helburuak honako hauek izan beharko lirateke berarentzat:

  • Hezkuntza: gizarte patriarkalaren ikuspegia aldatzeko oinarrizko giltza baita.
  • Lana: ikuskera femeninoago bat hartzen ari baita, flexibleagoa eta integrazio handiagokoa da, arlo publiko zein pribatuan.
  • Politika: emakumeak kargu garrantzitsuetan eta ardura handikoetan jarduteak zerbait arraroa izateari utzi behar dio. Gure gizarteak dituen kristalezko sabaiak apurtu behar dira.
  • Balio etikoak: zainketaren etika aurkezten du, etika femenino eta maskulino bat. Arazoen aurrean erantzun flexible eta zehatzak ematen dituena horiei soluzio bat aurkitzeko.
  • Genero indarkeria: emakumeen aurka ematen diren indarkeria mota guztiak deuseztatu behar dira bi sexuen arteko berdintasun erreal bat lortzeko.
  • Emakume eta gizonaren arteko berdintasuna egon behar da bizitza pribatuan, gaur egun garrantzi gutxiago ematen zaion arren.

HezkuntzaAldatu

"Hezkuntzaren baloreak" (1994) lanean hezkuntza bi zatitan banatzen du Campsek: antzinako hezkuntza eta hezkuntza modernoa. Antzinakoari erreferentzia egiten dionean, herritarak zuzentzeko tresna bezala aurkezten digu. Erreprimitu eta derrigortu egiten duen ekintza da. Honenbestez, filosofoak zalantzan jartzen du ea hezkuntza mota hori jaso duten hiritarrak benetan askeak diren. Campsentzat hezkuntza modernoak "askatasunerako hezi" lema izan beharko luke, antzinako formak aldatu baititu. Hezkuntza honek kontuan hartzen ditu banako bakoitzaren desberdintasun, sentsibilitate eta grinak. Zigorrak eta diziplina ez dira bere metodoen barnean sartzen; ez du haurraren otzantasuna bilatzen, ulermena baizik. Hala ere, hezkuntzak izan duen aldaketa honek balioengan pentsarazi digu; izan ere, aske izateak ez du esan nahi edukazio ona izaten ikasi behar ez dugunik. Telebistari aipamen berezia egiten dio, gizakiaren sozializazio prozesuan pisu handia baitu. Haurrak orduak eta orduak ematen ditu pantailaren aurrean, kasu batzuetan klasean baino gehiago. Ondorioz, telebistak transmititzen dituen baloreak aztertu beharko genituzke, telebistan ateratzen den jendearen ardura aitortzeaz gain. Hezkuntzak balio demokratikoak igorri beharko lituzke kataluniarraren aburuz.

BioetikaAldatu

Bioetika ikerketa biologikoek eta euren aplikazioek sortutako arazo etikoak ikertzen dituen arloa da, hala nola, ingeniaritza genetikoan ala klonazioan. "Kalitatezko bizitza: bioetikaren inguruko hausnarketak" (2002) lanean, Camps garapen teknologikoaren inguruan aritzen da, gizakiak bere duintasuna mantentzeko eta bere buruari preziorik ez jartzeko. Arlo honetan legearen eta moralaren arteko ika-mikak eta horien garrantzia azaltzen ditu. Legeak morala behar du aplikatua izateko eta morala mantentzeko, legea behar da. Bestalde, bioetikaren inguruan duen ikuspegi pertsonala azaltzen du, guztiz autoerregulagarria.

FederalismoaAldatu

Azken urteotan, Kataluniaren arazoa sortu zenetik, "Zer da federalismoa?" (2016) obran tratatu du federalismoa zer den azaldu eta arazo horri irtenbidea emateko. Autorearen ustez, lurralde antolaketa hau da egokiena Espainia eta Kataluniaren independentzia arazoa konpontzeko. Federalismoak ez du bilatzen lurraldeak homogeneizatzea, euren arteko desberdintasunak eta autonomia babestea baizik. Berarentzat federalismoa desberdintasunak onartuz lortzen den batasuna da. Batasuna onartzeak bi subjetu politikoen arteko konfidantza handitzen du. Bere lanean Espainiak dituen beste arazo batzuez ere aritzen da, historian atzera eginez eta Espainiak izan dituen gobernamoldeak aztertuz. Arazo kataluniarra sortu duten arazo desberdinak aztertzen ditu, oraingo egoeraraino ekarri gaituztenak.

KritikakAldatu

"Bizitzeko borondatea" (2005) lanagatik kritikak jaso zituen Esperanza Guisan filosofoaren eskutik. Honek ikuspegi platoniko handiagoa ez izatea leporatzen zion, besteak laguntzeak sortzen duen atsegina alde batera uzteagatik. Guisanek "Etika, erretorika eta politika" (1983) lana ere kritikatzen du, non arrazoi praktikoa erabat ahaztu duela iruditzen zaion. Sentimenduek espazio zabalagoa hartzea nahi du, arrazoi praktikoari pisu hain handia eman gabe.

Marco Vinicio Argullok "Hiritarrik gabeko demokrazia" (2010) kritikatzen du, gizarteak gobernatzeko gaitasuna galtzen hasi aurretik zenbat politizazio eta parte-hartze maila jasan dezakeen galde eginez. Zalantzan jartzen du zer irabaziko genukeen gizarte bezala interes propiorako jokatzen duten eta kriteriorik gabeko pertsonen parte hartzearekin.

Fernando Peregrin Gutierrezek "Jainkoaz hitz egin dezagun" (2007) lana jorratzen du, Amelia Valcarcelek ere idatzia dena. Bere kritika "zergatik ez da hil behar?, "zergatik egin behar da justizia?"... bezalako galderetan oinarritzen du. Kritikoarentzat galdera horiek zentzugabeak dira, erantzunak nabariak baitira. Ondorioz, ez dituzte soluzioak ematen arazo erreal horientzat.

  1. «BOE.es - Documento BOE-A-2018-13597» boe.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  2. (Gaztelaniaz) Piñol, Àngels. (2012-10-17). «Cien intelectuales impulsan un manifiesto federalista» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  3. (Gaztelaniaz) «Federalistes d’Esquerres renueva su junta directiva» Federalistes d’Esquerres (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  4. «ORDEN de 16 de junio de 1999, por la que se conceden Premios al Mérito en la Educación en la Comunidad Autónoma de Andalucía.» www.juntadeandalucia.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).