Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Oviedoko eta Valentziako unibertsitateetan ikasi zuen filosofia. Filosofia analitikoa ikasi bazuen ere, lehen lanak alemaniar idealismoaz izan ziren. 30 urte inguruz izan zen irakasle Oviedoko unibertsitatean eta gaur egun Filosofia moral eta politikoaren katedraduna da UNEDen.

Berdintasunaren korronteko kidetzat joa da feminismo filosofikoaren barruan. Bere lankideak dira Celia Amorós eta Victoria Camps eta Carlos Castilla del Pino-k zuzendutako Seminario de Antropología de la Conducta mintegian parte hartu zuen sarri.

Bere lanak bi gai nagusi jorratzen ditu: filosofia eta feminismoa. Hori horrela, bere lehen argitalpenak Hegel filosofoari, alemaniar idealismoari, filosofia politikoari eta sexu generoak mugatzeko eta arautzeko filosofiaren ahalmenari buruzkoak izan ziren.

Bere tesia oso esanguratsua izan zen Derecho al mal (1980) ‘Gaizkiari eskubidea’ izenekoa. Ondoren emakumearen hetero-izendapena, boterearen eta berdintasunaren kontzeptuak eta hauen garrantzia pentsaera modernoaren sortzean. Ontologia klasikoa aztertu zuen, baita ere, ontologia modernoa eta haren erreferentziako pentsamenduak finkatu asmoz. Posmodernitatea, sekularizazioa, mundua azaltzeko erlijioaren bidearen atzerakada eta etika modernoaren sorrera dira berak landutako gai nagusi batzuk ere. Filosofia politikoaren historian feminismoa aztertu du, bere lan nagusiena «Feminismo en el mundo global» (‘Feiminismoa mundu globalean’, 2008) delarik. Bere azken lana «La memoria y el perdón» (‘Memoria eta barkamena’) da eta bertan ideia moralen historia lantzen du.

Aldi berean, emakumeen egoerari, baloreei eta filosofiari buruzko ikerketa eta kongresu asko zuzendu eta koordinatu ditu. Nazioarteko eta estatuko ikerketak baloratzen aritzen da eta zenbait aldizkari eta editorialetako erredakzio kontseiluetako kidea da. Besteak beste Leviatán aldizkariaren zuzendaria izan zen.

Kargu politikoak ere izan ditu: gaur egun Estatu kontseilaria da eta Prado Museoaren Errege Patronatuaren presidenteordea da. 1993 eta 1995 artean Asturiasko Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteria kontseilaria izan zen.

Berak idatzitako lanakAldatu

  • Hegel y la Ética (1989)
  • Sexo y Filosofía (1991)
  • Del miedo a la igualdad (1993)
  • La política de las mujeres (1997)
  • Ética contra estética (1998)
  • Rebeldes (2000)
  • Ética para un mundo global (2002)
  • Hablemos de Dios (2007), Victoria Camps-ekin batera idatzitakoa.
  • Feminismo en un mundo global (2009)
  • La memoria y el perdón (2010)

Argitaratzaile moduan egindako lanakAldatu

  • El Concepto de Igualdad
  • Los Desafíos del Feminismo en el siglo XXI
  • Pensadoras del siglo XX
  • El sentido de la Libertad
  • El Debate del voto femenino en la Constitución de 1931
  • Feminismo, género e igualdad