TI-Raleigh

txirrindularitza taldea

TI–Raleigh Herbereetako txirrindularitza talde profesionala izan zen, 1972 eta 1983 artean. Talde honen sortzailea eta kirol zuzendaria Peter Post izan zen. Lehenago, 1967tik 1972ra, talde amateurra zen eta britainiar lizentzia zeukan.

TI-Raleigh
Datuak
Izen ofiziala
TI-Raleigh, TI-Raleigh-Campagnolo, TI-Raleigh, TI-Raleigh-McGregor, TI-Raleigh-Creda, TI-Raleigh-Campagnolo, Carlton-BMB Bull, TI-Carlton eta Carlton-Truwel-Campagnolo
Motatxirrindularitza talde profesionala
HerrialdeaErresuma Batua eta Herbehereak
EntrenatzaileaGeorge Shaw, John Larcombe, Arthur Metcalfe, Peter Post eta Jules De Wever
Osatuta
Historia
Sorrera1967
Desagerpena1983

Taldeak arrakasta haundia izan zuen, bai Klasikoetan zein etapakako Itzulietan. Txirrindulari nabarmenenak Joop Zoetemelk, Jan Raas, Gerrie Knetemann, Hennie Kuiper, Henk Lubberding, Urs Freuler, Henk Lubberding, René Pijnen, Johan van der Velde, eta Dietrich Thurau izan ziren, besteak beste. Taldea diziplinagatik zen ezaguna eta taldekako erlojupekoetan espezialistak ziren. Bizikleten koadroen ekoizpena, Jan le Granden[1] kontrolpean egiten zen, Raleighen SBDU Ilkeston lantegian.

Babesleak

aldatu

Taldearen babesle nagusiak, Erresuma Batuko Raleigh Bicycle Company[2] bizikleta ekoizlea alde batetik eta bestetik enpresa honen jabea TI Group ziren.

TI-Raleigh taldearen amaiera

aldatu

1983ko denboraldiaren amaieran, TI-Raleigh taldea banandu zen, Jan Raas munduko txapeldun ohiaren eta Peter Post kirol zuzendariaren arteko eztabaidak eta tentsioak zirela eta.[3] Zazpi txirrindularik jarraitu zioten Peter Posti, Panasonic txirrindulari talde berriari eta beste sei Raasekin joan ziren Rabobank taldera.

Taldeko txirrindulari ezagunenak

aldatu

Garaipen garrantzitsuenak

aldatu

1974

1975

1976

1977

1978

1979

1980

1981

1982

1983

Erreferentziak

aldatu
  1. Jan le Grand
  2. Raleigh
  3. Het geheim van Raleigh Argitaletxea:Arbeiderspers ISBN 90-809676-3-7

Kanpo estekak

aldatu