Urkabe (zutabe)

Urkabe (gaztelaniaz Picota) apainduta egon daitekeen zutabea da. Kondenatuak publikoan erakusteko erabiltzen ziren; askotan ere, justiziak eraginez hilarazien buruak edo gorpuzkinak erakusten ziren bertan.

Mendozako urkabea (Araba).

HistoriaAldatu

Espainian oso ugari izan dira urkabeak; dena dela, Europa osoan erabili izan ziren.

Urkabearen zigorra XIII. mendeko dokumentuetan agertzen da. Esaterako Gaztelako Alfontso X.aren Siete Partidas liburuan. Tratatu horretan zigor hau arinen arteko gogorrena bezala aipatu egiten da. Zigorraren helburua delinkuentearen desohorea guztien aurrean adieraztea zen. Dena dela, urkabe gehienak XVI. eta XVII. mendean altxatu ziren, batez ere Koroari gerrarako emandako diruaren truke jasotako zerga salbuespenei esker.

Urkabe hitza dezente orokortu da eta askotan izen hori berez beste motatako zutabei ematen zaie, Espainiako rolloei adibidez. Azken hauek hiribilduetan altxatzen ziren, jasotzen zuten erregimena adierazteko, esaterako, erregearen menpekotasuna, elizaren menpekotasuna, e.a.

Espainian Cadizko Gorteek, 1813ko maiatzaren 26an urkabeak botatzeko dekretua plazaratu zuten. Dena dela, Fernando VII.ak berriro ere baimendu zituen.

Urkabe asko, denborarekin, kalbario moduan moldatu zituzten ez botatzeko.

Euskal HerrianAldatu

Gurean ere gordetzen dira urkabe batzuk, esaterako Lakuntza, Durango, Mendoza eta Zangotzakoa.

IruditegiaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu