Òscar Mingueza García

futbolari espainiarra
Óscar Mingueza» orritik birbideratua)

Òscar Mingueza García, (Santa Perpètua de Mogoda, Katalunia, 1999ko maiatzaren 13a), Òscar Mingueza izenez ezagunagoa, defentsa-futbolari katalana da.[1] Bigarren B mailako Bartzelona B Futbol Klubaren fitxa du, nahiz eta Barçako lehen taldearekin parte hartu ohi duen.

Òscar Mingueza García
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakÓscar Mingueza García
JaiotzaSanta Perpètua de Mogoda1999ko maiatzaren 13a (24 urte)
Herrialdea Katalunia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg FC Barcelona B /
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Altuera1,84 metro

UEFA: 250087538 Edit the value on Wikidata

Kirol-ibilbideaAldatu

Mingueza FC Bartzelonan hasi zen, beheko kategoriatan. 2016. urtean iritsi zen gazte-taldera, eta UEFA Youth League 2017-18ean jokatzea lortu zuen.[2]

2018a Bartzelona B futbol klubaren filialari lotu zitzaion, eta senior gisa 2018ko abuztuaren 26an debuta egin zuen, Barça B taldeak 3-1 irabazi baitzuen CE Alcoyanoren aurka.[3]

2020ko azaroaren 24an, Bartzelona Futbol Klubarekin hasi zen profesional gisa, UEFA 2020-21eko Txapeldunen Ligako partida batean, Dinamo Kieven aurka; Barçak partida 0-4 irabazi zuen.[4][5]

Lehen Mailan 2020ko azaroaren 29an debutatu zuen, Barçak 4-0 irabazi zuen Osasuna futbol klubaren aurka, eta ohikoa izan zen 2021. urtearen hasieran lerrokatzea, Ronald Araujo zentral-bikotea eginez, Gerard Piquéren lesioagatik eta Samuel Umtiti eta Clement Lenglet frantsesen forma apalagatik.[6][7] 2021eko martxoaren 15ean, Minguezak lehen gola markatu zuen Barçarekin ligan, 3-1, SD Huescaren aurka, 4–1 amaitu zen partidu batean.[8] Ligako bigarren gola lortu zuen Madril eta Barçaren arteko klasikoaren 60. minutuan, 2021eko apirilaren 10ean (Madrilek 2-1 irabazi zuen).[9] Errege Koparen amaieran, Athleticen aurka jokatu zuen, 0-4 amaitu zuen partida batean, eta profesional gisa lehen titulua irabazteko aukera eman zion.[10][11]

Nazioarteko ibilbideaAldatu

Mingueza sub-16, sub-17 eta sub-21 izan da Espainiako futbol-selekzioarekin. 2021eko martxoaren 15ean, Espainiako sub-21 selekzioarekin deitu zuten lehen aldiz, kategoriako Eurokopako talde-faseko partidak jokatzeko.[12] Italiako selekzioaren aurkako bigarren jardunaldiko partida jokatu zuen, eta kanporatu egin zuen.[13]

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), esku hartu, eta zilarrezko domina eskuratu zuen futbolean Espainia ordezkatuz; Brasilgo taldearen (urrezko domina) atzetik, eta Mexikoko taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen Espainiako taldea.[14]

Tokion, honako hauek osatzen zuten Espainiako taldea: Unai Simón, Óscar Mingueza, Marc Cucurella, Pau Torres, Jesús Vallejo, Martín Zubimendi, Marco Asensio, Mikel Merino, Rafa Mir, Dani Ceballos, Mikel Oyarzabal, Eric García, Álvaro Fernández, Carlos Soler Jon Moncayola, Pedri, Javi Puado, Óscar Gil, Dani Olmo, Juan Miranda, Bryan Gil eta Iván Villarrek.

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio   Japonia   Futbola, gizonezkoa.

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Òscar Mingueza, una vida de culer» www.fcbarcelona.es (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  2. (Gaztelaniaz) «El Barça gana la Youth League y reivindica La Masía» La Vanguardia 2018-04-23 (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  3. (Gaztelaniaz) «CD Alcoyano - FC Barcelona B, 26/08/2018 - Segunda División B - Grupo III (hasta 20/21) - Informe del partido» www.transfermarkt.es (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  4. (Gaztelaniaz) «A octavos con el equipo B» MARCA 2020-11-24 (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  5. (Gaztelaniaz) «Óscar Mingueza, otro 'descubrimiento' de Koeman» MARCA 2020-11-25 (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  6. (Gaztelaniaz) «Con el espíritu de Maradona» MARCA 2020-11-29 (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  7. (Gaztelaniaz) «Fichajes.net» Fichajes.net (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  8. (Gaztelaniaz) «Mingueza se estrena como goleador» Mundo Deportivo 2021-03-15 (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  9. (Katalanez) esport3. (2021-04-10). «El Barça cau en el clàssic (2-1) i deixa la Lliga en un punt» CCMA (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  10. (Gaztelaniaz) «Copa del Rey final, crónica: El ciclón Barça, campeón de Copa con una goleada espectacular» Mundo Deportivo 2021-04-17 (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  11. (Gaztelaniaz) «El Barça gana su 31ª Copa del Rey» www.fcbarcelona.es (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  12. 15 de març de 2021.
  13. 27 de març de 2021.
  14. «Òscar Mingueza García» olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekakAldatu