Mikel Merino

futbolari nafarra

Mikel Merino Zazón,[1] (Iruñea, 1996ko ekainaren 22a) euskal herritar futbolaria da. Miguel Merino jokalari ohiaren semea, Taxoaren hezi zen. Osasunan hazita, jokalariak, gaur egun, Real Sociedad talde donostiarrean jokatzen du erdilari gisa, eta 2025. urte arteko kontratua du. Gainera, Espainiako futbol selekzioarekin ere jokatzen du. Futbolean espezializatutako Transfermarkt webguneak, 2021-06-10ean, 40 milioi eurotan baloratzen du.[2][3]

Mikel Merino

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMikel Merino Zazón
JaiotzaIruñea1996ko ekainaren 22a (27 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
AitaÁngel Miguel Merino Torres
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Amigó Kirol Kluba /
Osasuna / 2014
Osasuna B2013 / 201450
Espainiako 19 urtetik beherako futbol selekzioa2014 / 2015121
Osasuna2014 / 2016678
Borussia Dortmund2016 / 201890
Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa2016 / 2019204
Newcastle United Football Club2017 / 2018251
Real Sociedad2018 / 19719
Espainiako futbol selekzio nazionala2020 / 110
Espainiako 23 urtetik beherako futbol selekzioa2021 / 202161
 
Posizio edo espezialitateaerdilari defendatzailea
Kirol zenbakia23
Lateralitateaezkertia
Pisua78 kilogramo
Altuera1,88 metro

IMDB: nm11686915 UEFA: 250080572 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Osasunako harrobian hazitakoa, 2014ko abuztuaren 23n lehen taldearekin debutatu zuen. 2014-2015 denboraldian igo zen bigarren taldetik lehen taldera, eta lehen denboraldian maila polita egin zuen. Denboraldi honetan Osasuna jaisteko zorian egon zen, eta azkenean bigarren mailan gelditu zen. Hurrengo denboraldian, bai Merinok eta bai Osasunak orokorrean sekulako denboraldia osatu zuten, eta igoerako Play-Off-ean sartu ziren. Kenan Kodro eta Mikel berak eman zuten erakustaldiei esker beste gauza askoren artean, Nastic eta Gironari irabazi eta lehen mailara igo ziren. Lehen mailan, ordea, Merinok ezin izan zuen Osasunarekin debuta egin, 2016ko udan Borussia Dortmundek ia 4 milioi ordaindu baitzizkion Osasunari jokalaria fitxatzeko. Bertan 2018rarte egon zen, bi denboraldi, nahiz eta bigarrenean Newcastlen egon zen utzita. Borussian 9 partidu soilik jokatu zituen, eta Newcastlen maila hobea eman bazuen ere, Osasunan eman zuen mailatik oso urrun zegoela ikusi zen. Dena dela, Newcastlek bera erosteko zuen aukerari ez zion muzin egin, eta 7 milioi eurorengatik jokalaria bere egin zuen. 2018ko udan, aurreko denboraldian Europarako txartela lortu ez zuen errealak bera fitxatzeko apostua egin zuen, eta Newcastlekin eduki zuen negoziaketa gogor baten ondoren bere historiako fitxaketa garestienetako bat eginez ekarri zuen Mikel Merino, 12 milioi eurorengatik. Denborak arrazoia eman zion errealari, lehen egokitze denboraldia eta gero 2019-2020 denboraldian maila berreskuratu eta denei frogatu baitzien norainoko maila zuen.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), esku hartu, eta zilarrezko domina eskuratu zuen futbolean Espainia ordezkatuz; Brasilgo taldearen (urrezko domina) atzetik, eta Mexikoko taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen Espainiako taldea.[4] Tokion, honako hauek osatzen zuten Espainiako taldea: Unai Simón, Óscar Mingueza, Marc Cucurella, Pau Torres, Jesús Vallejo, Martín Zubimendi, Marco Asensio, Mikel Merino, Rafa Mir, Dani Ceballos, Mikel Oyarzabal, Eric García, Álvaro Fernández, Carlos Soler Jon Moncayola, Pedri, Javi Puado, Óscar Gil, Dani Olmo, Juan Miranda, Bryan Gil eta Iván Villarrek.

Kirol Ibilbidea aldatu

2023ko ekainaren 5ean eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League Europa League Conference League Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Osasuna Promesas
 
3. 2013/14 5 0 - - - - - - - - 5 0
Denera 5 0 - - - - - - - - 5 0
Osasuna
 
2. 2014/15 29 1 0 0 - - - - - - 29 1
2. 2015/16 38 7 0 0 - - - - - - 38 7
Denera 67 8 0 0 - - - - - - 67 8
Borussia Dortmund
 
BL 2016/17 8 0 1 0 0 0 - - 0 0 9 0
Denera 8 0 1 0 0 0 - - 0 0 9 0
Newcastle
 
PL 2017/18 24 1 1 0 - - - - - - 25 1
Denera 24 1 1 0 - - - - - - 25 1
Real Sociedad
 
1. 2018/19 29 3 3 1 - - - - - - 32 4
1. 2019/20 36 5 6 1 - - - - - - 42 6
1. 2020/21 26 2 2 0 - - 8 0 1 0 37 2
1. 2021/22 34 3 3 0 - - 6 1 - - - - 43 4
1. 2022/23 33 2 3 1 - - 7 0 - - - - 43 3
1. 2023/24 - - - - - - - - - - - - - -
Denera 158 15 17 3 - - 21 1 - - 1 0 197 19
Ibilbide osoan 254 24 19 3 - - 21 1 - - 1 0 295 28

Nazioarteko emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio   Japonia   Futbola, gizonezkoa.

Erreferentziak aldatu

  1. «Mikel Merino Zazón» olympedia.org (Ingelesez)
  2. Mikel Merino Transfermarkt.es (Gaztelaniaz)
  3. Transfermarkt Real Sociedad - Klubaren perfila 2021-06-10ean. (Gaztelaniaz)
  4. «Mikel Merino Zazón» olympics.com (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak aldatu