Marc Cucurella

futbolari espainiarra

Marc Cucurella Saseta,[1] (Alella, Bartzelona, Katalunia, 1998ko uztailaren 22a), Bartzelona Futbol Klubak utzita, Eibar Kirol Elkartean jokatzen duen futbolaria da; ezker hegalean jokatzen du, atze aldean eta baita pixkat aurreraxeago ere. Transfermarkt.es orrialdearen arabera, 2021-06-10ean, 20 milioiko balioa luke merkatuan.[2]

Marc Cucurella

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarc Cucurella Saseta
JaiotzaAlella1998ko Uztailaren 22a (25 urte)
Herrialdea Katalunia
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Chelsea Football Club /
Espainiako 16 urtetik beherako futbol selekzioa2014 / 201430
Espainiako 17 urtetik beherako futbol selekzioa2014 / 2015162
FC Barcelona B2016 / 2018481
Espainiako 19 urtetik beherako futbol selekzioa2016 / 201760
Espainiako 18 urtetik beherako futbol selekzioa2016 / 201620
Espainiako 20 urtetik beherako futbol selekzioa2016 / 201760
Eibar KE2018 /
Bartzelona Futbol Kluba2018 /
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Pisua67 kilogramo
Altuera173 zentimetro

Instagram: cucurella3 UEFA: 250076168 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea Aldatu

Bere ibilbidea Espanyolen hasi zen, baina, 2012an, Bartzelonako harrobira aldatu zen. Han, 48 partidu jokatu zituen 2016tik 2018ra, eta gol bat sartu zuen. 2017ko urrian, lehen taldearekin egin zuen debuta, kopan. Jordi Albarekin aukerarik edukiko ez zuenez, Eibarrera joan zen, utzita, erosteko aukerarekin.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), esku hartu, eta zilarrezko domina eskuratu zuen futbolean Espainia ordezkatuz; Brasilgo taldearen (urrezko domina) atzetik, eta Mexikoko taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen Espainiako taldea.[3]

Tokion, honako hauek osatzen zuten Espainiako taldea: Unai Simón, Óscar Mingueza, Marc Cucurella, Pau Torres, Jesús Vallejo, Martín Zubimendi, Marco Asensio, Mikel Merino, Rafa Mir, Dani Ceballos, Mikel Oyarzabal, Eric García, Álvaro Fernández, Carlos Soler Jon Moncayola, Pedri, Javi Puado, Óscar Gil, Dani Olmo, Juan Miranda, Bryan Gil eta Iván Villarrek.

Nazioarteko emaitzak Aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio   Japonia   Futbola, gizonezkoa.

Erreferentziak Aldatu

  1. «Marc Cucurella Saseta» olympedia.org (Ingelesez)
  2. Transermarkt.es Marc Cucurella {{Es}}
  3. «Marc Cucurella Saseta» olympics.com (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak Aldatu