Txikipedia:Genero (biologia)

Txikipedia:Generoa» orritik birbideratua)
Canis generoa

Generoa, izaki bizidunen sailkapenean, familia baino txikiagoa den eta oso antzekoak diren espeziez osatuta dagoen multzoa da, adibidez, txakurrak eta otsoak espezie berekoak ez izan arren, genero berekoak dira (Canis generoa). Baina, hitza berez, nondik dator? Latinetik datorren genus hitzetik dator zehazki, familia edo mota esan nahi duena.

Nondik dator? aldatu

Taxonomia sailkapenari buruzko zientzia da. Zer esan nahi du honek? Talde ezberdinetan sailkatzen dituela izaki ezberdinak. Aplikatzen da, batez ere, biologiaren barruan, adibidez, animalia eta landareen taldeak egiteko, baita beste izaki bizidunena ere. Lehenengo sailkapen taxonomikoa Aristotelesen esku egin zen, animaliak eta landareak ezberdinduz. Gainera, animalien taldean, odola zutenak eta ez zutenak ezberdindu zuen, eta landareen taldean, loredunak eta loregabeak. Lineo suediar botanikariak gaur egungo izaki bizidunen sailkapen eredua garatu zuen XVIII. mendean.

   Ba al dakizu    

Genero hitza, bere esanahia eta honen ingurari dagokiona, Joseph Pitton de Tournefort, ikertzaile eta landareen munduan adituak, ezarri zion.

 
Sailkapen biologikoa

Nola sailkatzen dira izaki bizidunak? aldatu

Eta nolakoa da lehen aipatutako sailkapena? Hemen duzue azalpen labur bat:

  1. Domeinua: harreman ebolutiboak kontuan hartzen dira.
  2. Erreinua: zelula-mailan ezaugarri komunak dituzten izakiak.
  3. Filum edo Dibisioa: antolaketa sistema berdina duten izaki bizidunak, adibidez ornodunak (ugaztunak) eta ornogabeak (artropodoak)
  4. Klasea: animalien kasuan, ugaztunak, anfibioak, hegaztiak, adibidez.
  5. Ordena: hainbat familia ezberdinaz osatutako multzoa (felidoak haragijaleen ordenan sar daitezke).
  6. Familia: antzeko generoak osatzen dituzte (tigreak eta katuak felidoak dira).
  7. GENEROA: oso antzekoak, baina ezin dira elkarrekin ugaldu.
  8. Espeziea: espezie bereko banakoak ugaldu daitezke.

Adibideak aldatu

 
Tigrea (Panther generoa)

Lehen aipatutako Canis generoaz gain, ziurrenik beste hainbat genero ezberdin ezagutzen dituzu. Horien artean Panther generoa daukagu (lehoiak, tigreak ...). Bestetik, landareen artean beste hainbat genero ditugu, adibidez Pinus generoa, pinu ezberdin ugari bere barnean egonda, Rosa generoa, edota haritza espezie autoktonoa, Quercus generokoa. Bakterioen artean ere aurkitu ahal dira beste batzuk, adibidez Salmonella generoa, bere espezieak normalean arrautzen oskolean aurki daitezkeenak.

Baina oraindik ez dago oso argi geratu kontzeptu hau? aldatu

Adibide hauez gain, generoaren kontzeptua ulertzeko adibide txiki bat proposatzen dizugu. Horretarako, izaki bizidunen sailkapena familia bat bezala ikusi behar dugu, gure zuhaitz genealogikoa, alegia. Bertan partaide asko aurkitu ahal ditugu, adibidez gu, gure anai-arrebak, lehengusuak, etab. Kasu honetan, gure familia generoa bezala ulertuko dugu, oso antzekoak izanda, baina ezberdinak (adibidez abizenak aldatzen dira, etab). Gu eta gure anai-arrebak espezie ezberdinekoak izango gara, baina genero berdinekoa, gure lehengusuak beste generoko izakiak diren bitartean.

(Garrantzitsua! Hau bakarrik adibide bat da eta ez dugu nahastu behar gizakion benetako generoarekin (Homo)).