Mendea 100 urteko denbora-tartea da. Gizaldi hitza ere erabiltzen da euskaraz gauza bera esateko. Mendeak erromatar zenbakiekin adierazten dira. Zenbaki hauek erromatar inperioan ezarri zituzten. Erromatarrak lehenak izan ziren zenbaki hauek erabiltzen eta lehenetarikoak mendeak 100 urte direla esaten.

Zenbaki erromatarrak
Zenbaki erromatarrak

Mendeak nola kontatzen dira? aldatu

Gaur egun, egutegi gregorianoa da munduko herrialde gehienetan erabiltzen dena. Egutegi honetan, mendeak Kristoren ustezko jaiotzatik hasita kontatzen dira, zenbaki erromatarrak erabiliz (adibidez, I, II, III...). Kristoren jaiotzaren aurreko mendeak atzerantz zenbakitzen dira, beti zenbaki erromatarrak erabiliz, K.a (Kristoren aurretik) laburduraren atzetik. Ondoko urteetarako, K.o. (Kristoren ondoko) laburdura erabiltzen da, edo laburdurarik bat ere ez. Bestalde, mendeak adierazteko kutsu erlijiosoa gutxitu nahirik, pertsona batzuek, G.a.a. laburdura erabiltzea proposatzen dute, "Gure aroaren aurreko" urteak adierazteko, eta G.a. laburdura "Gure aroko" urteak adierazteko.

Egutegi gregorianoaren arabera, XXI. mendean gaude. Kontuan izan behar da egutegi gregorianoan ez dagoela 0 mendea, denboraren kontaketa I. mendeko lehen egunarekin hasten da; beraz, I. mendea 1 eta 100. urte bitartean izan zen. Horren arabera, XX. mendea 1901 eta 2000. urte bitartean izan zen. XXI. mendea 2001eko urtarrilaren 1ean hasi eta 2100. urteko abenduaren 31n bukatuko da.

Mendeak nola adierazten dira? aldatu

Mendeak adierazteko urtearen lehenengo bi zenbakiak hartzen dira kontuan, eta zenbaki horri bat gehitzen zaio. Beraz, 1640. urtean, 16 zenbakia hartzen dugu kontuan, eta honi bat gehitzen diogu (16+1=17). Hortaz, 17. mendea da: XVII adierazten dena.

Gainera, historian zehar egon diren aroak desberdintzeko mendeak erabiltzen dira.

Gogoratu erromatar zenbakiak hauek direla:

I V X L C D M
1 5 10 50 100 500 1000