Front view of a resting Canis lupus ssp.jpg

Otsoa animalia ugaztun haragijalea da, txakurraren antzekoa. Txakurra baino buru zabalagoa eta hortz sendoagoak ditu, ordea.

Bere entzumen apartekoa eta usaimen finarekin, otsoak janaria aurkitzen du. Ehiztari ona eta trebea da. Taldearen barruan hierarkia edo antolaketa zorrotza dute: ar nagusi bat eta eme nagusi bat egoten dira, talde guztiaren buru; haiek erabakitzen dute zer egin, eta taldeko beste otsoek jarraitu egiten diete.

   Ba al dakizuEmoji u2753.svg   

Otsoak desagertzeko mehatxupean daude; horregatik, leku askotan babestuta daude. Hala ere, Euskal Herrian oraindik ere hiltzen dituzte.

Otsoa ugaria zen aspaldi, baina gaur egun galtzeko arriskuan dago gizakiaren erruagatik; gizakiok beti gaizto eta txar irudia eman diogu. Antzina, milioika otso bizi ziren Europan eta Ipar Amerika

Hainbat taldetako otsoek harremanak izaten dituzte elkarrekin. Ernaldu eta bi hilabete geroago, emeak lauzpabost ume egingo ditu. Hiru hilabetera, umeek jadanik entzun eta ikusi behar bezala egiten dute.

LiteraturanAldatu

 
Txano Gorritxo protagonista eta otsoa antagonista 1911. urteko irudi batean.

Artzainek eta abeltzainek ez zituzten otsoak batere gustuko, aziendak akabatzen zituztelako. Behar bada horregatik otsoa bihurtu zen hainbat ipuin, elezahar eta alegiatan antagonista gaiztoa. Protagonista txintxoari ziria sartzen zion antagonista gaiztoa, tradiziozko literaturan, askotan, otsoa izaten zen.

Zenbat ipuinetan agertzen da otsoa? Nolako pertsonaia da?