Katua

Katua etxeko animalia ugaztun txikia da. Katuak ezagunak dira gizakiei konpainia ematen dietelako eta saguak bezalako animalia ez gogoko batzuk ehizatzeko duten trebetasunagatik. Izan ere, konpainia-animalia hedatuena da eta ia edonon aurki daitezke.

Gorputz indartsu eta malgua dute, ilez estalia. Gutxi gorabehera 2,5-7kg artean pisatzen dute eta 12-14 urte bitartean bizi dira.

Berez, haragijaleak dira; hau da, haragiz elikatzen dira, eta, horregatik hain zuzen, animalia txikiak ehizatzeko hortz egokiak, erreflexu handiak eta atzapar luzeak dituzte. Gaur egun, ordea, janari industriala ematen zaie gehienbat. Horretaz gain, entzumen eta usaimen ona eta iluntasunean ongi ikusteko gaitasuna dute.

Katuak gorputz-hizkuntza berezia du beste izakiekin komunikatzeko eta bere sentimenduak adierazteko. Katuak gizakiekin bizi dira gutxienez orain dela 9.500 urtetik eta gaur egun konpainia-animalia hedatuena da. Gizakiekin batera bizi direnez, ia edonon aurki daitezke mundu zabalean. Egunsentitarrak dira ehizarako garaian eta horregatik oso entzumen ona dute eta ia iluntasunean ikusteko gaitasuna dute. Katuek gizakiek antzeman ezin ditzaketen hainbat soinu entzun ahal dituzte: Ehizatzen dituzten animaliek, askotan karraskariak. Usaimena ere gizakiena baino hobea da.

Katuek gizakia amaren ordezkoa bezala ikusten dute. Pentsatzen denaren kontra, egoera basatian, katua oso lagunkoia da eta koloniak ezartzen ditu. Animalia ehiztaria da eta arrek euren lurraldea txiza eginez markatzen dute.

Estresaren antzeko gaixotasun psikologikoak jasaten dituzte. Pertsona estresatu bat bezala, portaera neurotikoa edukitzeko joera du.

Katuen gorputz-hizkuntza.

Bere zahartzaroa ez da gizakiena bezalakoa, bat-batean agertzen da. Gutxi gorabehera urte bat irauten du eta heriotzarekin amaitzen da. Katu zahar batek kataratak izaten ditu eta motelagoa bihurtzen da. Usaimena galtzen du baita ere. Orokorrean egun osoan egiten du lo, beste aktibitaterik egin gabe, beti oso nekatuta egongo balitz bezala.

Etxeko giroan hezitako katu batek kaleak gurutzatzen ditu begiratu gabe. Pentsatzen du ez dela ezer gertatuko eta zoritxarrez beti ez da horrela, horregatik harrapaketa asko dago, batzuetan elbarri geratzen dira eta beste askotan hil egiten dira.

Katu emeek sarritan miau egiten dute eta ar batzuek borrokatu ahal dute emea bereganatzeko, non irabazten duenak kopulatu dezakeen emearekin. Nahiz eta hasieran emeak ez duen nahi izaten, azkenean arra onartzen du. Katu emeak, gainera, hainbat arrekin kopulatzen du, horregatik umealdi batek aita desberdinak eduki dezake ditzake. Katuaren ernaldiak 65-67 egun irauten du eta 1-10 kume artean izan ahal ditu. Gomendagarria da katakumea amarengandik banatzea 42 egun pasa eta gero, lehenago egiten badugu katakumeek ez dituzte hartzen behar dituzten elikagaiak. Lehenago banatzea akats bat izango litzateke, hiltzeko edo ahulagoak izateko aukera baitago.