Ugalketa organismo biziengandik izaki bizidun berriak sortzen diren prozesu biologikoa da. Biziaren oinarrizko prozesua da, izaki bizidun guztiak ugalketaren emaitza baitira. Ugalketa-moduak bi taldetan banatzen dira: sexuala eta asexuala.

Ugalketa asexuala aldatu

 
Kimua nola sortu eta bereizten den.

Izaki bizidun batzuek ugalketa asexualaren bidez sor ditzakete ondorengoak. Horrek esan nahi du izaki bizidun batek bere kabuz sortzen dituela bere ondorengoak. Adibidez, koralak, hidratoak eta itsasoko anemonak kimutze izeneko prozesu baten bidez ugaltzen dira. Izaki bizidunari kimu izeneko adar moduko bat hazten zaio eta izaki bizidun berri bat eratu eta bereizi arte hazten da. Animalia batzuk, har batzuk adibidez, zatitu egin daitezke bi animalia ezberdin sortzeko.

Ugalketa mota honetan, espezie bateko ale edo banako bakoitza espezie bereko beste ale baten beharrik gabe ugaltzen da. Horrela ugaltzen dira bakterioak, adibidez. Baina ugalketa asexuala ez da organismo zelulabakarretan bakarrik gertatzen, landare gehienak asexualki ugaltzen dira.

Ugalketa sexuala aldatu

 
Espermatozoidea obuluarekin elkartzen.

Animalia gehienek ugalketa sexuala erabiltzen dute umeak izateko. Horrek esan nahi du bi sexu-zelula, bata ar batena eta bestea eme batena, elkartu egiten direla izaki bizidun berri bat sortzeko. Ernalketa deitzen zaio zelula arra eta zelula emea elkartu eta izaki bizidun berri bat sortzen hasten den prozesuari.

Ernalketa-motak aldatu

Ernalketa hori, bi modutara gerta daiteke:

  • Kanpo-ernalketa: emeak ernaldu gabeko arrautzak askatzen ditu bere gorputzetik kanpora eta arrak bere espermarekin estaltzen ditu. Arrainek dute ernaltzeko modu hau.
  • Barne-ernalketa: bi zelula sexualak emearen gorputzaren barruan elkartzen dira eta, beraz, ernalketa ere bai.

Zelula sexualak elkartu ondoren, umea garatzen hasten da; animalia batzuen kumeak, hegaztiak eta narrasti asko adibidez, arrautzetan hazten dira emearen gorputzetik kanpo. Ugaztun gehienen kumeak, aldiz, emearen gorputzean garatzen dira.

Animalien garapen-motak aldatu

Ernalketaren ondoren izaki bizidunen kumeak nola garatzen diren begiratuta, animalien beste sailkapen bat ere egiten da. Horren arabera, honelako animaliak daude:

  • Errule edo obiparoak: animalia berria arrautza baten barruan garatzen da. Ugaztunak ez beste animalia guztiak dira erruleak. Erruleen barruan, badira animalia berezi batzuk:
    • Obuliparoak: animalia erruleak dira, hau da, arrautza baten barruan garatzen dira, baina arrautzen ernalketa emearen gorputzetik kanpo gertatzen da.
  • Bibiparoak: animalia berria amaren gorputzaren barruan garatzen da. Ugaztunak dira bibiparoak. Hauen artean, batzuk arrautzen barruan garatzen dira:
    • Obobibiparoak: animalia bibiparoak dira, baina arrautzetan garatzen dira jaio baino lehen, amaren gorputzaren barruan.

eta