Panthera generoko hibridoak

Panthera generoko bizi diren lau espezieek (Panthera leo edo lehoia, Panthera onca edo jaguarra, Panthera pardus edo lehoinabarra, Panthera tigris edo tigrea), gurutzatuz gero, hibridoak sor ditzakete.

Lehoia Venus symbol.svg Tigrea Venus symbol.svg Jaguarra Venus symbol.svg Lehoinabarra Venus symbol.svg
Lehoia Mars symbol.svg Lehoia Ligrea Liguarra Lipardoa
Tigrea Mars symbol.svg Tigroia Tigrea Tiguarra Tigarda
Jaguarra Mars symbol.svg Jagliona Jaguarra Jagupardoa
Lehoinabarra Mars symbol.svg Leopoia Dogla Leguarra Lehoinabarra

Jaguarraren eta lehoinabarraren arteko hibridoakAldatu

JagupardoaAldatu

Jagupardoa (jagupard, jagulep, edojagleop ingelesez), jaguar arraren eta lehoinabar emearen arteko gurutzatzea da.

LeguarraAldatu

Leguarra lehoinabar arraren eta jaguar emearen arteko gurutzatzea da.

LijagulepaAldatu

Jagupardo edo leguar emeak emankorrak dira, eta horietako bat lehoi ar batekin ugalduz gero, kumeei lijagulep deritze. Mota honetako hibrido konplexuak 1900. urteko hasieran erakutsi ziren Kongoko Lehoiak izenarekin, Afrikako pizti exotiko baten antza emateko, gizakiak egindako hibrido bat baino.

Jaguarraren eta lehoiaren arteko hibridoakAldatu

JaglioiaAldatu

 
Jaguar eta lehoi arteko hibridoa, Rothschild Museoa.

Jaglioia edo jaguoia jaguar ar eta lehoi eme baten arteko gurutzatzea da. Espezie honen irudiak ikusgai daude Walter Rothschild Zoologiko museoan (Hertfordshire, Ingalaterra). Lehoien azpiko kolorea du, jaguar-erako orban marroiak eta jaguar baten konplexio indartsua.

LiguarraAldatu

Liguarra lehoi arraren eta jaguar emearen arteko gurutzatzea da. Liguarrak lehoi/jaguarren arteko hibrido ohikoenak dira. Beste hibridoak bezain handiak ez dira.

LeoliguarraAldatu

Lehoi arraren eta jaguar emearen arteko kume ugalkorrak, lehoinabarrarekin gurutzatuz gero, leologuar izeneko kumeak ematen ditu.

Lehoinabarraren eta lehoiaren arteko hibridoakAldatu

LeopoiaAldatu

Leopoia lehoinabar arraren eta lehoi emearen arteko gurutzatzearen ondorio da. Burua lehoiaren antzekoa du; haren gorputzak, ordea, lehoinabarraren ezaugarri asko ditu. Leopoiak oso bakanak dira.

LipardoaAldatu

Lipardoa edo liardoa lehoi arraren eta lehoinabar emearen gurutzatzeak sortutako hibridoa da. Batzuetan alderantzizko leopoia deritzo. Lehoi arraren eta lehoinabarraren arteko tamaina diferentziak zail bihurtzen du bien arteko ugalketa.

LeoligulorAldatu

Leopoi arra (lehoinabar arraren eta lehoi emearen arteko hibrido ugalkorra) liguar eme ugalkorrarekin (jaguar emearen eta lehoi arraren hibridoa) gurutzatzearen ondorio da.

Lehoinabarraren eta tigrearen arteko hibridoakAldatu

DoglaAldatu

TigardaAldatu

Lehoiaren eta tigrearen arteko hibridoakAldatu

LigreaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Ligre»

TigroiaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Tigroi»

Kanpo estekakAldatu