Burruntziaren aurpegia.

Burruntziak paleopterak dira, hau da, hegalak sabelaldera tolestu ezin dituzten intsektuak dira. Bina hegal-pare oso ahaltsuk eusten diote gorputzari, eta kontrako haize indartsu batekin ere hegan egiteko prest daude. Odonatu ordenakoak dira eta sorgin-orratzen antzekoak dira. Baina burruntziek ezin dituzte hegoak sabelaren gainean tolestu, hau da, zabaldurik mantentzen dituzte geldirik daudenean. Sorgin-orratzek, berriz, atsedenean, hegoak abdomenaren ondoan lerrokatzen dituzte.

NOLAKOAK DIRA? aldatu

   Ba al dakizu    

Burruntziak antzinako intsektua dira. Dinosauroak Lurrean agertu baino askoz lehenago existitzen ziren. Sorgin-orratzaren jatorriza garai karboniferoa da, duela 300 milioi urte inguru.

Burruntzien hegoak gardenak dira eta, nahiko hauskorrak ikusten diren arren, lehen begiratuan dirudien baino askoz indartsuagoak dira.

Artropodo guztiek bezala, begi konposatuak dituzte, baina bereak espezializatuagoak dira (30 000 begi ditu); berezko harrapari batentzat egokiak, alegia. Ez dute zehazki ikusten, baizik eta sentitu. Edonork imajina lezakeen baino angelu zabalagoan sentitzen dute mugimendua, haien begiak bola motakoak baitira eta 360 gradutara iristen dira. Horri esker, inguruko edozein tokitan mugimendua senti dezakete.

Burruntziek eguzki-argiaren eraginaren arabera kolore ederrak islatzen dituzten intsektu liluragarrienetakoak dira.

NOLA UGALTZEN DIRA? aldatu

Burruntzi emea arrautzak uretan jartzen.

Burruntzien ugalketa jarraipen batekin hasten da, non arrak ugalketa egiteko zonaldea aurkitu eta hegaldiekin markatzen duen, normalean ibai eta ur-ispiluetatik hurbil. Batzuetan beste lehiakide batzuei egin behar die aurre. Lurraldea zehaztu ondoren, emea bertan sartzen da eta arra hegaldi berezi bat egiten hasten da emeak ugalketa-prozesua onar dezan. Onartzean, arrak sabelaldeko pintza askatzen du eta, horrekin, burutik eusten dio emeari. Horrela, sexu-organoak lotzen dituzte eta arrak esperma emean uzten du.

Ernaldu ondoren, emeek uretatik uzten dituzte arrautzak, edo, batzuetan, ur azpian.

METAMORFOSIA aldatu

Metamorfosi prozesua.

Intsektu gehienak bezala, burruntziek benetako metamorfosi-prozesu bat egiten dute, arrautza eklosionatu ondoren hiru fasetan banatu daitekeena: ninfa, larba eta heldua.

Lehenengo fasean, arrautzaren apurketaren ondoren, ninfa deiturikoa sortzen da. Animali horien bizitzako faserik luzeena da; intsektuak uraren azpian denbora guztia igarotzen du, uretan arnasteko brankiak izanik. Berta eltxo-larbak jaten ditu. Ninfak abiadura handian mugitzen dira uretan, uzkitik abiatzen den ur-korronte baten bulkada dela eta.

Ninfa fasearen ondoren, larbaren etapa hasten da, 2 hilabete eta 3 urte bitartean iraun dezakeena. Fase horretan, heldu bihurtzeko eta betiko gaitasunak eskuratzeko prestatzen dira. Horretarako, larbak uretatik ateratzen diren landareetatik igotzen dira, airetik arnasa hartzen hasten dira eta buruaren atzetik larba azala apurtzen hasten zaie.

Hortik aurrera, eulien, eltxoen, sitsen eta beste intsektu hegalari batzuen artean hegan egiten edo elikatzen hasiko da, heldua bihurtuz.

NON BIZI DIRA? aldatu

   Ba al dakizu    

Aireko akrobatak direla?

Erraz lortzen dute 72 kilometro orduko abiadura, kolibri baten antzeko abiadura. 30 bat uxaldi inguru egiten dituzte minuturo, eta hori guztia haien dotorezia galdu gabe.

Normalean ibai, erreka, putzu eta zingira inguruetan aurkitzen diren animaliak dira, horregatik, ninfa akuatiko izenez ere ezagunak dira. Izan ere, mikrohabitatez osaturiko erreketan bizi ohi dira.

pH-aren aldaketen, tenperaturaren, kutsatzaileen presentziaren eta ur zirkulatzailearen kantitatearen aurrean oso sentikorrak direnez, ninfa fasean nagusiki, bioindikatzaileak dira. Hau da, bizi diren eremu urtarreko ura garbia eta oxigeno kantitate altukoa dela adierazten du.

Gainera, migratzaileak dira; hau da, habitat-aldaketa egiten dute bere bizitzaren zehar. Are gehiago, migrazio-bidaia luzeenak egiten dituzten intsektu garrantzitsuenetarikoak dira.  

BURRUNTZIEN HEGALDIAK aldatu

Burruntzia hegan egiten.

Burruntzien hegaldien trebezia arma hilgarria da harrapakinak harrapatzeko unean. Ilusio optiko antzeko baten bidez, haien hegaldiaren irudi estatikoa transmititu dezakete. Horrek harrapakinak nahasi egiten ditu eta, mugimendu azkarraren bidez, harraparitza lortzen dute.

Hegoak aldatuta, hegal bakoitza bere aldetik ateratzen da. Horregatik, intsektu horiek norabide guztietan egin dezakete hegan, gorantz, beherantz, aurrerantz edo atzerantz, eta airean gelditu ere.

BITXIKERIAK aldatu

  • Ikusmen bikaina dute. Begi handiak dira animali honen ezaugarri nagusietako bat, oso handiak direlako gorputzarekin alderatuta. Izugarrizko ikuspegi panoramiko dute eta haien garunaren %80a ikusten duten informazioa aztertzeko erabiltzen dute.
  • Uzkitik arnasa hartzen dute. Ninfek brankiak sabelaldearen amaieran dituzte. Uzkian gas-trukea egiten dute, arnasa hartzeko eta oxigenoa lortzeko.
  • Koska egiten dute. Haien ahoa koska egiteko egokituta dago eta ehiztari hilgarriak egiten dituzte; euli eta eltxoen populazioak kontrolatzen dituzte. Hala ere, ez diete gizakiei koska egiten.
  • Hegan ugaldu daitezke. Nahiz eta burruntzien hegaldiak segundo gutxi batzuk iraun, hegan dauden bitartean ugaltzeko gai izaten diren intsektuak dira.
       Ikusi!


Burruntzi bikote bat ugaltzen