Martsupial jaioberri bat, amaren martsupioan titia hartzen.

Ugal-aparatua, ugaltze-aparatua edo ugaltze-sistema[1] izaki bizidunen ugalketan parte hartzen duten organoen multzoa da.[2] Hau da, landare eta animaliek umeak egiteko erabiltzen dituzten gorputz atalak. Ugaltze funtzio horretaz gainera, gizakiek askotan plazerra sortzeko erabiltzen dute ugal-aparatua.

Loreak dira gure inguruan maiz ikusten dugun ugal-aparatu bat. Izan ere, landare askoren ugal-aparatua da lorea.

Ugalketa sexuala aldatu

Animalia gehienek ugalketa sexuala erabiltzen dute umeak izateko. Horrek esan nahi du bi sexu-zelula, bata ar batena eta bestea eme batena, elkartu egiten direla izaki bizidun berri bat sortzeko. Animalia batzuen kasuan (arrain mota askotan, adibidez) zelula sexual ar eta emeak uretan elkartzen dira, emearen gorputzetik kanpo. Beste animalia batzuetan, zelula sexualak emearen gorputzaren barruan elkartzen dira.

Zelula sexualak elkartu ondoren, umea garatzen hasten da; animalia batzuen kumeak, hegaztiak eta narrasti asko adibidez, arrautzetan hazten dira emearen gorputzetik kanpo. Ugaztun gehienen kumeak, aldiz, emearen gorputzean garatzen dira.

Gizakien ugalketa aldatu

Beste ugaztun batzuk bezala, gizakiak sexualki ugaltzen dira. Umeak amaren gorputzaren barruan garatzen dira ernalketa (ugalketa-zelula ar eta emeen elkarketa) gertatzen den momentutik umea jaiotzen den arte. Hori dela eta, gizonek eta emakumeek ugalketa-organo desberdinak dituzte.

Ugalketa-sistema maskulinoa aldatu

 
Gizonaren ugal-aparatuaren eskema.

Gizonezkoen ugaltze-aparatua osatzen duten organoak:

  • Barrabilak: gizonen ugalketa-organo nagusiak dira. Forma obalatua dute eta zakilaren atzean daude, sabeletik kanpo, eskrotoa izeneko poltsa batean. Barrabilek sortzen dituzte gizonezkoen ugaltze-zelulak, espermatozoideak.
  • Zakila: gizonen ugaltze-aparatuaren kanpoaldean dagoen organoa. Harreman sexualean, esperma edo hazia emakumearen ugaltze-aparatuan sartzen du, baginaren bidez. Hazian 200 eta 300 milioi espermatozoide artean daude. Espermatozoideek, orduan, emakumearen zelula sexuala (obulua alegia) dagoen lekurantz bidaiatzen dute.
  • Semen-besikulak: maskuriaren atzean dauden bi guruin dira. Semen-likidoa sortu ondoren, uretrara isurtzen dute.
  • Hodi deferenteak: bi hodi fin dira, 30 zm ingurukoak. Barrabiletan sortutako espermatozoideak biltzen eta uretraraino garraiatzen dituzte.
  • Uretra: hodi deferenteen amaieran sortzen den beste hodi bat da. Haren bitartez kanporatzen da hazia. Bestetik, uretrak maskuriaren edukia ere jasotzen du, txiza edo gernua kanporatzeko.

Ugalketa-sistema femeninoa aldatu

Emakumezkoen ugaltze-aparatua osatzen duten organoak:

  • Obulutegiak: emakumeen ugalketa-organo nagusiak dira. Bi dira, arbendol baten tamainakoak, eta sabelaren beheko aldean daude. Haietan sortzen eta heltzen dira obuluak, emakumezkoen ugaltze-zelulak. Neskato bat jaiotzen denean, haren obulutegiek 500.000 obulu dituzte. Neskek 12 urte dituztenetik aurrera, obulutegi batek obulu bat askatzen du hilean behin. Prozesu horri obulazioa deitzen zaio.
  • Falopioren tronpak: obulutegiak umetokiarekin konektatzen dituzten bi hodi dira. Obulutegiko obuluak Falopioren tronpatik barrena bidaiatzen du umetokiraino.
  • Umetokia: muskulu-organo bat da, umekiaren garapena bideratzen duena; hau da, ernalketaren ondoren, enbrioiak bertan garatzen dira, eta gero umekia egoten da haren barruan jaiotza gertatu arte. Obuluak bere bidaian espermatozoide batekin topo egiten ez badu, ernalketa ez da gertatzen eta obulua hil egiten da; orduan, obulua eta odol pixka bat umetokitik ateratzen dira eta baginatik pasatzen dira kanpoaldera.
  • Bagina: umetokitik bulbara doan hodia, muki mintzez estaliriko giharrezko paretak dituena. Harreman sexualean, gizonezkoaren zakila sartzen da haren barrura, hazia emakumezkoaren ugaltze-aparatura sartzeko.
  • Bulba: emakumezkoen ugaltze-aparatuaren kanpoko organoa da. Baginaren sarrera babesten duten azal-telestura batzuk ditu, ezpain deitutakoak.

Ernalketa, haurdunaldia eta jaiotza aldatu

Espermatozoideak baginaren bidez sartzen dira emakumearen gorputzean. Espermatozoideek umetokitik igeri egiten dute eta Falopioren tronpetara sartzen dira. Une horretan Falopioren tronpa batean obulu bat egonez gero, espermatozoideak obuluarekin elkartzen saiatzen dira. Baina espermatozoide bakarra sar daiteke, obulua ernaltzeko; gainerako espermatozoideak hil egiten dira.

Obulua ernaldu ondoren, ernaldi edo haurdunaldia hasten da. Obulu ernaldua umetokira iristen da. Bidaiatu ahala, zelula gehiagotan zatitzen hasten da. Bost edo sei egunen buruan, zelula horiek umetokiko horman sartzen dira. Han, zelulak garatzen hasten dira ume bat osatu arte. Umekiaren lehen faseari enbrioi deitzen zaio. Zortzi bat asteren ondoren, umeki edo fetu deitzen zaio.

Umetokian, umetxoa poltsa edo zaku amniotiko baten barruan hazten da. Zaku amniotiko hori likido gardenez beteta dago. Likidoak umekia babesten du eta mugitzeko aukera ematen dio. Odol-hodi multzo batek, zilbor-hestea izenekoak, umekiaren sabela plazentarekin lotzen du. Plazenta umetokiaren zati bat estaltzen duen egitura bat da. Plazentak amaren gorputzetik umearengana eramaten du elikagaia; umekiaren hondakin organikoak ere kanporatzen ditu.

Bederatzi bat hilabeteko garapenaren ondoren, umea emakumearen gorputzetik ateratzeko prest dago. Umetokiaren beheko muturra, umetokiaren lepoa deitua, zabaldu egiten da baginan irekidura zabal bat sortzeko. Umetokiko giharrak uzkurtu edo tenkatu egiten dira, haurra beherantz bultzatzeko. Umea baginan zehar poliki mugitzen da eta amaren gorputzetik irteten da.

Haurra jaiotzean, zilbor-hestea eta plazenta ere amaren gorputzetik ateratzen dira. Jaioberria zilbor-hestetik eta plazentatik askatzen da. Zenbait egun igaro ondoren, zilbor-hestearen muturra umearen sabeletik erortzen da, zilbor-zuloa utziz.

Ugalketa-motak aldatu

Animalia batzuek izaki bizidun berriak sor ditzakete ugalketa asexualaren bidez. Horrek esan nahi du animalia horrek ez duela beste animaliarik behar ugaltzeko. Adibidez, koralak eta itsas anemonak gemazio izeneko prozesuaren bidez ugal daitezke. Kasu horretan, animaliari bere gorputzaren zati bat hazten zaio eta, ondoren, banatu egiten da animalia berri bat sortzeko. Zizare batzuk erditik zatitu daitezke bi animalia sortzeko.

Hala ere, animalia gehienek ugalketa sexuala erabiltzen dute kumeak izateko. Horrek esan nahi du bi zelula sexual, bata arrarena eta bestea emearena, elkartu egiten direla bizidun berri bat sortzeko. Animalia batzuen kasuan, arrain mota asko barne, arren eta emeen zelula sexualak uretan elkartzen dira, emearen gorputzetik kanpo. Beste animalia batzuetan, aldiz, zelula sexualak emearen gorputzean elkartzen dira.

Zelula sexualak elkartu ondoren, kume bihurtzen dira. Animalia batzuen kumeak, hegaztienak eta narrasti askorenak adibidez, arrautzetan hazten dira, emearen gorputzetik kanpo. Ugaztun gehienen kumeak, aldiz, emearen gorputzean garatzen dira.

Giza ugalketa aldatu

Beste ugaztun batzuk bezala, gizakiak sexualki ugaltzen dira. Giza kumeak amaren gorputzean garatzen hasten dira, eta arrazoi horiengatik, gizonek eta emakumeek ugalketa-organo desberdinak dituzte.

Gizonezkoen ugaltze-sistema aldatu

Gizonen ugalketa-organo nagusiak barrabilak dira, eta zakilaren atzean eskrotoa izeneko poltsa batean daude. Barrabilek gizonezkoen sexu-zelulak sortzen dituzte, hau da, espermatozoideak.

Espermatozoideak hodi batetik zakilera mugitzen dira. Beste fluido batzuekin nahasten dira semen edo esperma izeneko likido bat osatzeko. Harreman sexualean, esperma kopuru txiki bat zakiletik emakumearen barnera pasatzen da. Esperma kopuru horrek 200-300 milioi espermatozoide ditu. Espermatozoideek, orduan, emakumearen zelula sexualerantz bidaiatzen dute, hau da, obulurantz.

Emakumezkoen ugaltze-sistema aldatu

Emakumeen ugalketa-organo nagusiak obulutegiak dira. Sabelpean dauden bi organo dira. Neskatila bat jaiotzen denean, haren obulutegiek 500.000 obulu dituzte. Falopioren tronpak izeneko bi hodik obulutegiak umetokiarekin konektatzen dituzte. Umetokia muskulu-organo bat da, eta barruan haurra hazi egiten da.

12 urtetik aurrera, obulutegiek obulu bat askatzen dute hilean behin. Prozesu horri obulazioa deitzen zaio. Obuluak obulutegitik bidaiatzen du Falopioren tronpetan zehar umetokiraino. Obuluak bere bidaian espermatozoide batekin topo egiten ez badu, hil egingo da. Obulua eta odol pixka bat umetokitik atera eta baginatik pasatzen dira, emakumearen gorputzetik irteten den muskulu-hodi batetik.

Ernalketa, haurdunaldia eta jaiotza aldatu

Espermatozoideak baginaren bidez sartzen dira emakumearen gorputzean. Espermatozoideak umetokitik igeri egiten dute eta Falopioren tronpetan sartzen dira. Obulu bat Falopioren tronpa batean badago, espermatozoideak berarekin elkartzen saiatzen dira. Espermatozoide bakarra sar daiteke edo obulua ernaldu. Gainerako espermatozoideak hil egingo dira.

Obulua ernaldu ondoren, haurdunaldia hasten da. Obulu ernaldua umetokira eramaten da. Bidaiatu ahala, zelula gehiagotan banatzen hasten da. Bost edo sei egunen buruan, zelulak umetokiko horman sartzen dira. Han, zelulak garatzen hasten dira haur bat sortzeko. Hasieran, garatzen ari den haurrari enbrioia deitzen zaio. Zortzi aste ondoren, fetu edo umekia deitzen zaio.

Umetokian, umetxoa zaku amniotikoan hazten da, likido gardenez betetako poltsa moduko batean. Likido horrek haurtxoa babesten du eta mugitzeko aukera ematen dio. Odol-hodi multzo batek, zilbor-hestea izenekoak, haurtxoaren sabela plazentarekin lotzen du. Plazenta umetokiaren zati bat estaltzen duen egitura bat da, elikagaia amaren gorputzetik umeari helarazten diona. Haurtxoaren hondakinak ere kentzen ditu.

Bederatzi hilabeteko garapenaren ondoren, haurtxoa emakumearen gorputzetik ateratzeko prest dago. Umetokiaren beheko muturra, umetokiaren lepoa izenekoa, zabaldu egiten da baginan zulo zabal bat sortzeko. Umetokiko giharrak uzkurtu egiten dira haurra beherantz bultzatzeko. Haurtxoa baginan zehar poliki mugitzen da eta, azkenean, amaren gorputzetik irteten da.

Haurra jaiotzen denean, zilbor-hestea eta plazenta ere amaren gorputzetik ateratzen dira. Jaioberria hestetik eta plazentatik askatzen da. Zenbait egun igaro ondoren, hestearen muinoia lehortu eta haurtxoaren sabeletik erortzen da. Ondorioz, zilborra izeneko arrastoa agertzen da.

Erreferentziak aldatu

  1. «ugal-aparatu» Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa (Elhuyar) (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  2. «ugal-aparatu» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).