Txetxenia-Inguxiako Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoa (txetxeneraz: Нохч-ГІалгІайн Автономнин Советски Социалистически Республика; errusieraz: Чече́но-Ингу́шская Автономная Советская Социалистическая Республика) Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa barneko errepublika autonomoa izan zen. 1979an 19.300 km²ko eremua eta 1.277.000 biztanle (%53 txetxenak; %12 inguxak; %29 errusiarrak) zituen. Hiriburua Grozni zen.

Txetxenia-Inguxiako Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoa
Нохч-ГІалгІайн Автономнин Советски Социалистически Республика
Чече́но-Ингу́шская Автономная Советская Социалистическая Республика
1936 – 1991
Txetxenia-Inguxiako Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoko bandera

Txetxenia-Inguxiako Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoko armarria

Geografia
HiriburuaGrozni
Biztanleria1.277.000
Azalera19.300 km²
Historia
Sorrera1934ko urtarrilak 15
Errepublikaren deuseztatzea1944ko martxoak 3
Errepublikaren berrezartzea1957ko urtarrilak 9
Independentziaren aldarrikapena1991ko maiatza
Aurrekoa
Txetxenia-Inguxiako oblast autonomoa
Ondorengoak
Ixkeriako Txetxeniar Errepublika
Inguxetia

Orografia aldatu

Hiru eskualde nagusi bereizten dira eskualde honetan. Hegoaldea oso menditsua da, Kaukasoko mendiak baitira (Tebulos mendia, 4.493 m; Shan mendia, 4.450 m). Argun eta Assa (Sunzha ibairen adarrak) dira alderdi horretako ibai nagusiak. Lurraldearen erdialdea Terek eta Sunzha ibaien ibarrek hartzen dute eta baso trinkoek estaltzen. Iparraldea ordoki zabala da, ia basamortua.

Ekonomia aldatu

Laborantza (garia, garagarra, artoa), lurpeko aberastasunen ustiaketa (petrolioa, gasa) eta, hiri garrantzitsuenetan, industria (petrolio findegiak, kimika industria, janari industria, ehungintza, nekazaritzarako makineria, musika tresnak) ziren ekonomia jarduera nagusiak.

Historia aldatu

Txetxenak eta inguxak herri musulmanak baitziren, errusiarren aurka borrokatu ziren XVIII. eta XIX. mendeetan, hain zuzen ere 1859an errusiarrek Imam Shamil buruzagi musulmana garaitu zuten arte. Ondorioz, Armeniara erbesteratu ziren txetxen eta ingux herriko biztanle asko.

1918. urtean sobietar errejimena ezarri zen Txetxenia eta Inguxian eta 1920an Armada Gorriak inbaditu zituen bi lurraldeok. 1924-1934. urteetan Errusiaren barnean egon ziren eta 1934. urtean lurralde bakarra, Txetxenia-Inguxiako oblast autonomoa, osatu zuten Txetxeniak eta Inguxiak. 1936. urtean Txetxenia-Inguxiako Errepublika Autonomoa eratu zen.

Baina 1944an, Stalinen aginduz, txetxen eta inguxak Erdialdeko Asiara deportatu zituzten, Bigarren Mundu Gerran nazien aldeko jarrera izan zutela egotzirik. Txetxenia-Inguxiako lurraldeak Stavropol kraia, Dagestango SESA, Ipar Osetiako SESA eta Georgiako SESren artean banatu zituzten. Errepublika 1957an berrezarria izan zen, eta bizirik iraun zutenei haien lurretara itzultzea baimendu zitzaien[1].

1991n, errepublikaren burujabetasuna zela eta, gatazka sortu zen Txetxenia-Inguxia eta Errusiarren artean. Inguxak ez zeuden independentziaren alde, eta Errusiako Federazio barneko Inguxetia errepublika autonomoa eratzea erabaki zuten[2].

Demografia aldatu

1926ko errolda1 1939ko errolda 1959ko errolda 1970eko errolda 1979ko errolda 1989ko errolda 2002ko errolda1
Txetxenak 295.762 (%61,4) 368.446 (%52,9) 243.974 (%34,3) 508.898 (%47,8) 611.405 (%52,9) 734.501 (%57,8) 1.127.050 (%71,7)
Inguxak 70.084 (%14,5) 83.798 (%12,0) 48.273 (%6,8) 113.675 (%10,7) 134.744 (%11,7) 163.762 (%12,9) 363.971 (%23,2)
Errusiarrak 78.196 (%16,2) 201.010 (%28,8) 348.343 (%49,0) 366.959 (%34,5) 336.044 (%29,1) 293.771 (%23,1) 46.204 (%2,9)
Besteak 38.038 (%7,9) 43.761 (%6,3) 69.834 (%9,8) 74.939 (%7,0) 73.612 (%6,4) 78.395 (%6,2) 33.755 (%2,1)
  1. Txetxenia eta Inguxetiako errolden emaitzak gehituta.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu