Venturi efektua honela azaltzen da: hodi itxi baten barneko fluidoaren korronteak fluidoaren presioa jeisten du sekzio txikiago batetik igarotzerakoan abiada handitzen denean. Hodiaren toki honetan, beste hodi baten muturra sartzen bada, bigarren hodi honetan dagoen fluidoaren xurgaketa gertatzen da. Efektu honek, bere izena, Danel Altuna Giovanni Battista VenturiVenturi (1746-1822) fisikari italiarragandik hartzen du.

Venturi efektuaren eskema

Venturi efektua Bernoulliren printzipioa eta masa jarraipenaren printzipioarekin azaltzen da. Fluido baten emaria mantentzen bada, baina sekzioa txikiagotzen bada, ezinbestean, abiadura handiagotu egiten da. Energia kontserbazioaren teoremagatik, energia zinetikoa igotzen bada, presioaren balioagatik zehazturiko energia jaitsi egiten da.

Venturi efektuaren aplikazioak

aldatu
  • Aeronautika: Sarri, Venturi efektua, hegazkinen hegaletako sostengua azaltzeko erabiltzen den arren, efektu hau, bera bakarrik, ez da nahikoa azalpen hori emateko. Lehen Mundu Gerran, Albert Einsteinek, alemaniar armadarentzat, Venturi efektua eta Bernoulliren printzipioaren azterketa baten bidez, hegal modelu bat diseinatu zuen. Eraikia izan zen prototipoak, ia ezin izan zen aireratu.
  • Airsoft: Joko honetan erabilitako erreplikak HopUp izeneko sistema bat izaten dute, balatxoa, efektu biribil batekin irtetzea eragiten duena, erreplikaren irismen efektiboa gehitzen duena.
  • Motorra: Karburagailuak, erregaia, Venturi efektu bidez xurgatzen du, airearekin nahastuz, estugune batetik igarotzean.
  • Etxea: Ur ozonifikazio ekipoetan, Venturi hodi txiki bat erabiltzen da beirazko gordailu batean gertatzen den ozono xurgaketa bat egiteko, honela, ekipotik irtetzen ari den ur isuriarekin nahastuz, gaixotasun eragileak diren bakterioak ezabatzeko eta kloroarekin egindako desinfekzioa jasaten duten birus eta beste mikroorganismo batzuk desaktibatzeko.
  • Venturi hodiak: Fluidoen azelerazio eta garraioaren abiadaren neurria.
  • Akuarioak: Ur-ponpa edo iragazkietan, Venturi efektua airea edo karbono dioxidoa txertatzeko erabiltzen da.

Venturi hodia

aldatu

Venturi hodia, hasiera batean, Venturi efektua probestuz, fluido baten abiada neurtzeko diseinatuta dagoen gailu bat da. Baina batzuk, fluido baten abiada gehitzeko erabiltzen dira, kono formako hodi estu bat zeharkatzera behartuz. Modelo hauek, fluido baten abiada garrantzitsua den gailu askotan erabiltzen dira eta karburagailua bezalako aparatuen oinarria dira.

Fluido baten abiada neurriaren aplikazio klasikoa, hodi estu batekin lotutako bi kono sekziodun hodi batean datza, non, fluidoa, ondorioz, abiada handiagoan mugitzen den. Venturi hodian dagoen presioa U formako hodi bertikal batekin neur daiteke, zati zabala eta bideratze estua konektatuz. U formako hodian likidoak duen altuera diferentzia, bi puntu horietan presioa neurtzea ahalbidetzen du, eta, ondorioz, abiada.

Venturi hodi bat erabiltzen denean, kabitazio izeneko fenomeno bat kontutan hartu behar da. Fenomeno hau, hodiaren sekzioren batetako presioa, fluidoaren lurrin presioa baino txikiagoa denean gertatzen da. Hodi mota zehatz honentzat, kabitazio arriskua hodiaren eztarrian dago, hemen, presioa gehiena denean eta area gutxiena, presioa, hodian aurki daitekeen txikiena baita. Kabitazioa gertatzen denean, toki zehatz batean burbuilak sortzen dira, hodi osoan zehar zabaltzen direnak. Burbuila hauek presio handiagoko toki batetara helduz gero, kolapsatu dezakete, honela, tokiko presio pikoak eratuz, hodiaren pareta kaltetzeko balizko arriskuarekin.

Kanpo estekak

aldatu
  • (Ingelesez) [1]