Takamatsu (japonieraz: 高松市 Takamatsu-shi?) Kagawa prefeturako hiriburua, Shikoku uhartean, Japonian. 2014ko erroldaren arabera 420.556 biztanle ditu, metropoli eremuak 838.788 (2005) ere bai.

Takamatsu
高松市
hiria
Takamatsu from Mineyama.JPG
Flag of Takamatsu, Kagawa.png
Administrazioa
Herrialdea  Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefetura
Shikoku
Shikoku
Kagawa
Alkatea Hideto Ōnishi (en) Itzuli
Izen ofiziala 高松市
Jatorrizko izena 高松市
Posta kodea 760-8571
Geografia
Koordenatuak 34° 21′ N, 134° 03′ E / 34.35°N,134.05°E / 34.35; 134.05Koordenatuak: 34° 21′ N, 134° 03′ E / 34.35°N,134.05°E / 34.35; 134.05
Kagawa-takamatsu-city.svg
Azalera 375,11 km²
Mugakideak Sakaide (en) Itzuli, Tamano (en) Itzuli, Mima (en) Itzuli, Mannō (en) Itzuli, Ayagawa (en) Itzuli, Miki (en) Itzuli, Sanuki (en) Itzuli, Naoshima (en) Itzuli, Tonoshō (en) Itzuli eta Shōdoshima (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria 418.772 bizt. (2019ko urriaren 1a)
Dentsitatea 1.115,51 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1890eko otsailaren 15a
Ordu eremua UTC+09:00
Hiri senidetuak Tours, St. Petersburg (Florida), Nanchang, Keelung, Yashima (en) Itzuli, Mito, Hikone eta Yurihonjō (en) Itzuli
http://www.city.takamatsu.kagawa.jp

HistoriaAldatu

1575 urtean Takamatsuko gaztelua eraiki zuen Ishikawa leinuak, baina toki estrategikoan egonik hainbat eskutatik pasa zen. Toyotomi Hideyoshi shogun handiaren kontrol zuzenpean ere izan zen hamasei urtez (1582 eta 1598 artean). Edo Aroan Matsudaira leinuaren hiriburua izan zen Takamatsu.

Bigarren Mundu Gerran oso bonbakatua izan zen izan ere Shikoku uharteko tren eta errepide erdigune garrantzitsua baitzen. Hiriaren %78a suntsitu zuten 800 tona bonba inzendiariok.

GeografiaAldatu

Kagawa prefeturaren erdialdean kokaturik dago, Shikoku uhartearen ekialdean. Setoko Barne Itsasoaren ertzean dago eta Takamatsuren itsasportua da Honshu uharte nagusitik gertuen dagoen Shikokuko kaia.

KlimaAldatu

Datu klimatikoak (Takamatsu, Kagawa (1971-2000))
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.9 24.0 25.5 30.9 32.3 36.5 38.2 37.8 37.0 33.5 26.6 21.2 38.2
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.3 9.6 12.9 19.0 23.6 26.7 30.7 31.7 27.6 22.2 16.8 11.9 20.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.3 5.4 8.4 13.9 18.6 22.5 26.6 27.4 23.5 17.7 12.4 7.5 15.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.2 1.2 3.7 8.9 13.7 18.8 23.1 23.6 19.8 13.2 7.8 3.0 11.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.7 -6.0 -4.4 -2.4 2.8 7.5 15.3 15.8 9.4 2.0 -1.8 -5.6 -7.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 39.3 47.6 73.3 86.4 100.1 158.5 134.6 92.3 187.2 108.2 62.4 33.8 1123.6
Elur egunak (≥ 1 mm) 5.5 5.8 1.3 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 1.8 14.5
Eguzki orduak 143.6 142.0 171.0 191.8 210.0 165.1 205.6 225.6 155.6 169.9 145.7 150.9 2076.8
Hezetasuna (%) 64 64 65 66 68 74 76 74 76 73 70 67 70
Iturria: [1]

EkonomiaAldatu

Tresneria elektrikoak eta mekanikoak, papergintza, janari-industria, destilategiak eta ehungintza dira industria nagusiak. Papera eta barnealdeko nekazaritza produktuak (zeta, tabakoa, arroza) esportatzen dira portutik. Turismoak ere garrantzi handia du bertako ekonomian.

Ondasun nabarmenakAldatu

IruditegiaAldatu

Hiri senidetuakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. .

Kanpo estekakAldatu