Tiberiades (hebreeraz: טְבֶרְיָה‎Tverya; arabieraz: طبريا‎Ṭabariyyā), Israelgo hiri bat da, Galileako Itsasoaren mendebaldeko ertzean dagoena, Behe Galilean, Iparraldeko barrutian. Israelgo Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 2003 amaieran, hiriak 39.900 biztanle zituen.

Tiberiades
טבריה
hiria
TIBERIAS - GALILEE (7723477802).jpg
Coat of Arms of Tiberias.svg
Administrazioa
Herrialdea Israel
Israelen banaketa administratiboaIparraldeko barrutia
Giza kokalekuKinneret sub-district
Alkatea Ron Cobi (en) Itzuli
Izen ofiziala טְבֶרְיָה
Jatorrizko izena טבריה
Geografia
Koordenatuak 32° 47′ 23″ N, 35° 31′ 29″ E / 32.7897°N,35.5247°E / 32.7897; 35.5247Koordenatuak: 32° 47′ 23″ N, 35° 31′ 29″ E / 32.7897°N,35.5247°E / 32.7897; 35.5247
Azalera 10.872 km²
Altuera -200 m
Demografia
Biztanleria 44.200 bizt. (2018ko abenduaren 31)
Dentsitatea 4.065,49 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 20
Ordu eremua UTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuak Montpellier, Worms, Tutera, Allentown, Milwaukee, Tulsa, Great Neck Plaza (New York), Saint Paul, Wuxi, Saint-Raphaël, Córdoba eta Great Neck
tiberias.muni.il

Tiberiadesek, hiri santu judutar bezala hartzen da, Jerusalem eta Hebronekin batera. Tiberiades, Israelgo Iparraldeko Barrutian, jai egunetan gehien bisitatzen den hiria da.

Tiberiades, gutxi gora-behera, 18an eraikia izan zen, Tiberio erromatar enperadorearen agintaldian, Herodes Antipasen aginduz, Herodes I.a Handiaren semea, Rakkateko suntsitutako herrixka bat zegoen tokian, eta Galileako bere erresumako hiriburu bihurtu zen. Bere izena, Tiberio enperadoreagandik jasotzen du.

HistoriaAldatu

Tiberiadesko biztanleria
1922 2.543
1931 3.220
1946 11.810
1948 5.500
1955 16.800
1961 20.800
1972 23.700
1983 28.200
1995 35.700
2005 40.000
2010 41.300
2015 42.600

Herodes Antipas Galileako erregeak sortu zuen hiria k.o. 18. urtean, erromatarren inperioaren garaian. Erromatarrek Jerusalemgo tenplua suntsitu ondoan, hiri hartan egokitu ziren Palestinako erlijio buruzagi juduak eta idazlan garrantzitsuak egin zituzten hurrengo mendeetan (Talmud-aren liburu batzuk). Bizantziarren esku egon ondoren, 636. urtean arabiarrak egokitu ziren, baina juduek ez zuten eragozpenik izan eta Bibliaren inguruko lan garrantzitsuak egin ziren aurrerantzean ere. Kristau gurutzatuen mendean egon ondoren, Saladinok hartu zuen hiria 1187an. Musulmanek Zefat egin zuten Galileako hiriburu eta Tiberiadesek aurreko mendeetako distira galdu zuen. 1837an lurrikara batek suntsitu zuen hiria eta 1882an bertan antolatu zuten judu etorkinek Galileako lehen laborari gune israeldarra, eta handik aurrera etengabe hazi zen etorkin juduen kopurua. 1948an Tiberiadesko arabiarrak juduak handik kanporatzen saiatu ziren, baina Haganah gerrilla talde juduak garaitu zituen eta Britainia Handiko gudarosteak arabiar guztiak kanporatu zituen. Handik aurrera juduak izan dira jaun eta jabe Tiberiades aldean.[1]

Hiriak, berriki, Hezbolak jaurtitako suzirien eraso batzuk jasan ditu, Libanotik zetozenak. Hildako eta zauritutako hiritar ugari egon dira Katiusha suzirien ondorioz (2006ko Libanoko gerra).

KlimaAldatu

Datu klimatikoak (Tiberiades, Israel (1981–2010),)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 18.1 19.3 23.1 27.8 33.2 36.5 38.0 38.0 35.9 31.6 25.7 20.0 28.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 10.4 10.1 12.0 15.1 19.1 22.5 25.0 25.2 23.3 20.8 16.3 12.1 17.66
Pilatutako prezipitazioa (mm) 106.9 90.2 55.5 17.6 3.9 0.1 0.0 0.0 0.6 17.4 51.9 93.0 437.1
Iturria: WMO (World Weather Information Service)[2]

Hiri senidetuakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. (Ingelesez) World Weather Information Service. Tiberias 1981-2010 Climate Normals. .

Kanpo estekakAldatu