Saladin I.a

Ajubtarren leinua sortu zuen Egipto eta Siriako lehen sultana
Saladino» orritik birbideratua)

Saladin I.a[1][2] edo An-Nasir Salah ad-Din Yusuf ibn Ayyub (arabieraz: صلاح الدين يوسف بن أيوب‎, Ṣalāḥ ad-Dīn Yūsuf ibn Ayyūb, «Jusuf, Aiuben semea»; kurdueraz: سەلاحەدینی ئەییووبی, Selahedînê Eyûbî; Tikrit, 1137Damasko, 1193ko martxoaren 4a), Egiptoko sultan aiubtarra izan zen 1171-1193 urteetan, eta Siriakoa 1174-1193 bitartean. Historiako agintari islamikorik handienetarikoa izan zen.

Saladin I.a

emir of Kerak (en) Itzuli

1188 - 1188 - Al-Adil I.a
Diyar Bakr (en) Itzuli Emir

1185 - 1193
Aleppoko emirra

1183 - 1193 - Az-Zahir Ghazi (en) Itzuli
Damaskoko sultan

1174 - 1193 - Al-Afdal ibn Salah ad-Din (en) Itzuli
Egiptoko sultan

1169 - 1193 - Al-Aziz Uthman (en) Itzuli
Vizier of the Fatimid Caliphate (en) Itzuli

1169 - 1174
Shirkuh (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakيُوسُف بن نجم الدين أيُّوب
JaiotzaTikrit1137
Talde etnikoaEtnia kurdua
HeriotzaDamasko1193ko martxoaren 4a (54/55 urte)
Hobiratze lekuaOmeiatarren meskita
Heriotza modua: gaixotasun infekziosoa
Familia
AitaKarim Ali Abdallah Ayoub
AmaSitt al-Mulk Khatun
Ezkontidea(k)Ismat ad-Din Khatun (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaAiubtar leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
kurduera
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta buruzagi militarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakCrusader invasions of Egypt (en) Itzuli
Battle of Montgisard (en) Itzuli
Siege of Kerak (en) Itzuli
Battle of Marj Ayyun (en) Itzuli
Battle of Jacob's Ford (en) Itzuli
Battle of Belvoir Castle (en) Itzuli
Battle of Al-Fule (en) Itzuli
Battle of Cresson (en) Itzuli
Battle of Hattin (en) Itzuli
Siege of Jerusalem (en) Itzuli
Siege of Tyre (en) Itzuli
Akreko setioa
Battle of Arsuf (en) Itzuli
Battle of Jaffa (en) Itzuli
Battle of the Horns of Hama (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Find a Grave: 8092624 Edit the value on Wikidata

Islamaren defendatzailea, bereziki sunismoarena, Ekialde Hurbila batu zuen politikaren eta erlijioaren aldetik, kristauei aurre eginez eta Abbastar Kalifa-herriko kultu ofizialetik urrun zeuden edozein doktrina amaiaraziz. Bereziki ezaguna da Lurralde Santuak gurutzatuei kentzeagatik eta Jerusalem musulmanei itzultzeagatik. Gertaera hura kolpe latza izan zen Mendebaldearentzat, eta beste gurutzada bat antolatu zen, Rikardo I.a Ingalaterrakoa buru zela.

Bizitza aldatu

Familia kurdu ahaltsu bateko semea zen, eta aita Siriako iparraldeko gobernari turkiarraren zerbitzuan jarri zen. Saladin, beraz, Alepo, Baalbek eta Damaskon hazi zen eta hiri horietan egin zituen erlijio ikasketak. Egiptora abiatutako hiru espedizio militarretan parte hartu zuen lurraldea gurutzatuen esku gera ez zedin, Palestina haien mende baitzegoen jada. 1169. urtean Egiptoko bisir izendatu zuten, eta 1174. urtean, Siriako emirra hil zenean, musulmanen mendeko Siriaz jabetu zen. Hurrengo hamabi urteetan Siria, Mesopotamia, Palestina eta Egiptoko indar musulmanak batzen saiatu zen.

1187. urtean Saladinen armadek gurutzatuenak garaitu zituzten Hatinen (Tiberiadestik gertu), Palestinako iparraldean, eta hiru hilabeteren buruan ia Jerusalemgo Erresuma guztia zegoen Saladinen mende. 1187. urteko urrian, 88 urtez kristauen mende egon ondoren, Jerusalem hiri santua hartu zuten Saladinen gizonek.

Musulmanek Jerusalem hartu zuteneko albistea Europara heldu zenean, Hirugarren Gurutzada antolatu zen eta Europako hiru errege abiatu ziren, nor bere armadaren buru zela, hiri santura Saladin garaitzeko asmoz. 1192. urtean Rikardo Lehoibihotzak, Saladinen areriorik handienak, Europarako bidea hartu zuenean, gerra irabazitzat jo zuen Saladinek eta Damaskora erretiratu zen betiko.

Genealogia aldatu

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saladin I.a