Thea Gabriele von Harbou (Tauperlitz, 1888ko abenduaren 27a; Berlin, 1954ko uztailaren 1a) Alemanian jaiotako idazle, aktore, zinemarako gidoilari eta zuzendaria izan zen. 1905ean eman zuen argitara bere lehen literatur lana, eta aldi berean ekin zion aktore lanari. 1914an Rudolf Klein-Rogge aktore eta zuzendariarekin ezkondu zen. 1920koa da bere lehen zinemarako gidoia, Das Indische Grabmal filmerako sortutakoa, Fritz Langekin batera idatzia. 1922an Lang senar bilakatu zitzaion eta hurrengo urteetan bikoteak batera ekin zion lanari. Langek Alemanian sortu zituen lanetan Thea aritu zen gidoilari. Hor dira, esaterako, Dr. Mabuse Der Spieler, Die Nibelungen: Siegfried, Die Nibelungen: Kriemhilds Rache, Metropolis edo M filmetarako batera idatzitako gidoiak. Beste zuzendari batzuen lanetan ere hartu zuen parte: Joe May (Die Heilige Simplizia, 1920), Robert Dinesen (Der Leidensung der Inge Krafft, 1920; Die Frauen von Gnadenstein, 1920) eta, batik bat, Friedrich Wilhelm Murnau (Der Brennende Acker, 1922; Phantom, 1922; Die Austreibung, 1923; eta Die Finanzen des Grossherzogs, 1923). 1932an, Adolf Hitler gobernura ailegatu baino urte bete lehenago, nazien alderdian eman zuen izena eta Lang laga zuen; berau atzerrira joan zen. Bigarren Mundu Gerra amaituta preso hartu zuten aldi baterako. 1950eko hamarkadaren hasieran hiru filmetarako gidoiak egin zituen; hil bitartean hitzaldiak eman zituen.

Thea von Harbou

Bizitza
JaiotzaTauperlitz (en) Itzuli1888ko abenduaren 27a
Herrialdea Alemaniar Inperioa
 Hirugarren Reicha
 Weimarko Errepublika
 Mendebaldeko Alemania
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaMendebaldeko Berlin1954ko uztailaren 1a (65 urte)
Hobiratze lekuaFriedhof Heerstraße
Heriotza moduaistripuzko heriotza: falling from height (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Rudolf Klein-Rogge (mul) Itzuli  (1914 -  1920)
Fritz Lang  (1922ko abuztuaren 26a -  1933ko apirila)
Bikotekidea(k)
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, idazlea, zientzia-fikzio idazlea, zinema aktorea eta antzerki aktorea
Enplegatzailea(k)Berlingo Unibertsitate Librea
Genero artistikoazientzia-fikzioa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

IMDB: nm0902376 Allocine: 85753 Allmovie: p115588
Musicbrainz: f2f3bcf7-cc27-460e-9cb3-1edffba90a40 Discogs: 5436190 Find a Grave: 120286405 Edit the value on Wikidata
Fritz Lang eta Thea von Harbou Berlinen zuten etxean (1923 edo 1924)

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thea von Harbou