Friedrich Wilhelm "F. W." Murnau (Bielefeld, 1888ko abenduaren 28a - Santa Barbara, 1931ko martxoaren 11) alemaniar zinema zuzendari eta gidoilaria izan zen.

F.W. Murnau

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFriedrich Wilhelm Plumpe
JaiotzaBielefeld1888ko abenduaren 28a
Herrialdea Alemania
HeriotzaSanta Barbara1931ko martxoaren 11 (42 urte)
Hobiratze lekuaSüdwestkirchhof Stahnsdorf (en) Itzuli
Heriotza moduaistripuzko heriotza: trafiko-istripua
Familia
AitaHeinrich Plumpe
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaHeidelbergeko Unibertsitatea
Ernst Busch Academy of Dramatic Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Max Reinhardt
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea eta errealizadorea
Lantokia(k)Bora Bora
Genero artistikoabeldurrezko zinema
drama
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

IMDB: nm0003638 Allocine: 10870 Allmovie: p103827 TCM: 137578
Discogs: 1179676 Find a Grave: 8443 Edit the value on Wikidata

Ahotsik gabeko zineman eragin handia lortu zuen zuzendaria izan zen. Bere benetako izena Friedrich Wilhelm Plumpe zen.

1920ko hamarkadan, alemaniar espresionismo mugimenduaren barruan kokatu dezakegu. Bere lanen artean, Fausto filma aurkitu dezakegu.

Biografia

aldatu

Max Reinhardten konpainian hasi zituen antzerki-ikasketak, baina Lehen Mundu Gerra hasi zenean ikasketak bertan behera utzi behar izan zituen. Propagandako zenbait film egin ondoren, zinemagintzari ekin zion antzerkia utzita, eta zinema mutuko zuzendari nagusietako bat bihurtu zen.

Haren lehen lan handia Nosferatu (1922) izan zen, garai hartan arrakasta handirik izan ez zuena. Beste lan bikain batzuen ondoren Azkena (1924, "Der Letzte Mann") egin zuen; artean pentsaezinak ziren kamera-mugimenduak egin zituen hartan, eta irudi hutsez, idatzizko hitzik gabe, eskaintzen den zinema mutuko film bakanetarikoa da. Arrakastak Tartufo (1925) eta Fausto (1926) lan garestiak egitera bultzatu zuen. Hollywoodera joan eta han Sunrise (1927, "Egunsentia") zoragarria egin zuen. Tirabirak izan zituen ekoizleekin, ordea, eta Hollywoodetik joan zen. Flaherty dokumental egilearekin elkartu zen Hegoaldeko itsasoan Tabu (1931) izeneko filma egiteko, baina estreinatu baino lehen hil zen auto istripuz. F.W. Murnau

Filmografia

aldatu
Filma Urtea Oharrak
Der Knabe in Blau 1919 Galdurik
Satan 1920 Galdurik
Der Bucklige und die Tänzerin 1920 Galdurik
Der Janus-Kopf 1920 Galdurik
Abend – Nacht – Morgen 1920 Galdurik
Sehnsucht 1921 Galdurik
Der Gang in die Nacht 1921
Schloß Vogelöd 1921
Marizza, genannt die Schmuggler-Madonna 1922
Der brennende Acker 1922
Nosferatu, eine Symphonie des Grauens 1922
Phantom 1922
Die Austreibung 1923 Galdurik
Komödie des Herzens 1924 Gidoilaria bakarrik
Die Finanzen des Großherzogs 1924
Der letzte Mann 1924
Herr Tartüff 1925
Faust 1926 Azken alemanezko filma
Sunrise: A Song of Two Humans 1927
4 Devils 1928 Galdurik
City Girl 1930
Tabu 1931

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: F.W. Murnau