The Greatest Story Ever Told
The Greatest Story Ever Told (euskaraz Inoiz Kontatutako Istoriorik Handiena) 1965eko George Stevens estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako epika film bat da. Jesukristoren bizitzan oinarritua dago, Jaiotzatik Berpizkunderarte. Garaiko Hollywoodeko izar ugarik antzeztu zuten, tartean Max von Sydow, Dorothy McGuire, Charlton Heston, José Ferrer eta Telly Savalas aktoreak.
Oscar Sarietarako bost izendapen jaso arren, bat bera ere ez zuen irabazi: Argazkigintza onenaren Oscar Saria (William C. Mellor eta Loyal Griggs), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Richard Day, William J. Creber, David S. Hall, Ray Moyer, Fred M. MacLean eta Norman Rockett), Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Marjorie Best eta Vittorio Nino Novarese), Efektu berezi onenen Oscar Saria (Joseph McMillan Johnson) eta Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Alfred Newman).
Argumentua
aldatuErromatar Inperioak okupatutako Palestinan Jesus Nazaretekoa (Max von Sydow) jaio da eta haren bizitzaren kontakizuna agertzen da: Belengo jaiotza, Nazareteko harutzaroa, bere bizitzaren azken hiru urtea, Azken Afaria, Juda Iskarioteren traizioa (David McCallum), Jesusen aurkako epaia, gurutziltzatzea eta ondorengo berpizkundea.
Aktoreak
aldatu- Max von Sydow: Jesukristo
- Dorothy McGuire: Maria
- Charlton Heston: Joan Bataiatzailea
- Claude Rains: Herodes Handia
- Jose Ferrer: Herodes Antipas
- Telly Savalas: Pontzio Pilatos
- Martin Landau: Kaifas
- David McCallum: Juda Iskariote
- Donald Pleasence: "Eremutar Iluna" (Satanen pertsonifizazioa)
- Michael Anderson, Jr.: Jakue Justua
- Roddy McDowall: Mateo
- Joanna Dunham: Maria Magdalena
- Joseph Schildkraut: Nikodemo
- Ed Wynn: "Aram Zaharra"
Beste aktore ugarik bigarren mailako pertsonaiak antzeztu zituzten, hona horietako gutxi batzuk: Michael Ansara, Ina Balin, Carroll Baker, Robert Blake, Pat Boone, Victor Buono, John Considine, Richard Conte, John Crawford, Jamie Farr, David Hedison, Van Heflin, Russell Johnson, Angela Lansbury, Mark Lenard, Robert Loggia, John Lupton, Sal Mineo, Nehemiah Persoff, Sidney Poitier, Gary Raymond, Marian Seldes, David Sheiner, Abraham Sofaer, Paul Stewart, John Wayne eta Shelley Winters.
Kanpo estekak
aldatu- The Greatest Story Ever Told filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)