Pontzio Pilatos (latinez: Pontius Pīlātus; antzinako grezieraz: Πόντιος Πιλάτος, Pontios Pīlātos), erromatar prefektua izan zen Judean 26 eta 36 urteen artean, Tiberio enperadorearen erregealdian.

Pontzio Pilatos

Judea (erromatar probintzia)eko Erromatar gobernadorea

26 - 36
Valerius Gratus (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaAbruzzo, ?
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotzaezezaguna eta Palazuelos de Eresma, ezezaguna (2034 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Pontius Pilate's wife (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgreziera
latina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta goi-funtzionarioa
Santutegia
Ekainaren 25
Zerbitzu militarra
Adar militarraErromatar armada
Gradualegatus (en) Itzuli

Find a Grave: 107633698 Edit the value on Wikidata

Prefektu izendatu aurretik eta ondorengo bere bizitzaren xehetasunak ez dira ezagutzen, baina elezaharrak ordezkatu ditu, honen barnean, bere emaztearen balizko izena dagoelarik, Santa Prokula (santu bezala kanonizatu zuen Eliza Ortodoxoak), baita Tarracon jaio izana ere. Santua da Etiopiako Eliza Ortodoxoarentzat.

Tiberio enperadoreak izendatu zuen Judeako prokuradore bezala, enperadorearen pretorioaren prefektua zen Luzio Elio Sejanoren gomendioz, Julia Vipsania Agripinaren arerioa zena eta antisemita ospea zuena.

Judea erromatartzen saiatu zen, arrakastarik gabe, Enperadorearen gurtzarako irudiak sartuz, eta akueduktu bat eraikitzen saitu zen Tenpluaren funtsekin. Judu herriarekin zituen desadostasunek, bere agintearen egoitza, Zesareatik Jerusalemera eramatera behartu zuten, matxinadak hobeto kontrolatzeko. Pilatosek, gainera, talde estremistei aurre egin behar izaten zien, horien artean, Barrabas zegoelarik, nork erromatar soldadu bat hil zuen. Talde iraultzaile hauek, buruhauste ugari ematen zizkioten Pilatosi.

Pilatos Ebanjelioetan

aldatu
  • Ebanjelioen arabera, Jesus, armatutako soldadu batzuek preso hartu zuten, Kaifas eta apaiz gorenen aginduz. Pilatosi, Jesus exekutatzeko eskatu zioten, heriotza zigorra, soilik erromatarrek aplika baitzezaketen. Errudun ikusten ez zuen arren, Pilatosek, herriari utzi zion Barrabas edo Jesus askatzeko erabakia hartzea.

Apaiz nagusiak buru zituen herriak, Barrabas askatzea eta Jesus gurutziltzatzea erabakitzen du. Erabaki horren aurrean, Pilatosek eskuak garbitu zituen, jendetzak hartutako erabakiarekin zerikusirik ez zuela izan nahi adierazteko. Pilatosek "Ez naiz gizon honen odolagatik arduradun" esan zuen. Eta, jendetzak "Bere odola, gure eta gure ondorengoen gainera eror dadila" erantzun zion.

Filmografia

aldatu
Urtea Filma Zuzendaria Pertsonaia
2007 L'inchiesta Giulio Base Hristo Shopov
2004 The Passion of the Christ Mel Gibson Hristo Shopov
1979 Brianen bizitza Terry Jones
1977 Gesù di Nazareth Franco Zeffirelli Rod Steiger
1965 The Greatest Story Ever Told George Stevens Telly Savalas
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pontzio Pilatos