Argos (grezieraz: Ἄργος, Árgos, ˈarɣos ahoskatua) Greziako herria, Argolidan, Nauplion ondoan, 29,228 biztanle (2001). Arkeologi-leku garrantzitsuak ditu: antzokia (K.a. IV-III. m.), agora, odeoia, bainuetxe erromatarrak eta Erdi Aroko hiria, antzinateko akropoliaren gainean.

Argos
hiria
Administrazioa
Herrialdea Grezia
ProbintziaPeloponeso
Garaiera42 m
AlkateaVasilios Mpoures
Izen ofizialaΆργος
Posta kodea212 31 - 212 32 eta 21200
Geografia
Koordenatuak37°38′00″N 22°43′45″E / 37.6333°N 22.7292°E / 37.6333; 22.7292
Map
Altuera30 m
Demografia
Biztanleria22.209 (2011)
−2.421 (2001)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia2751
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuakAbbeville, Ardea, Episkopi, Mtskheta eta Argoncilhe (en) Itzuli
MatrikulaAP
http://www.argos.gr/

Argos Greziako hiri zaharrentzat hartu zuten antzinatean. Argos zaharra izena eman zion Homerok akaziarren inperioari, Argos pelasgiarra, Tessalia zen bitartean. Argos hiria antzinateko mito greziar klasiko askoren kokagunea da.

Historia aldatu

Mizenas eta Tirinto hirien itzalpean egon ondoan (K.a. 1650), Argos doriarren aurka altxatu eta Argolidako hiriburu bihurtu zen, berriz ere. Espartako lazedemoniarren aurkako gudu guztietan parte hartu zuen, zori hoberik gabe askotan. Mazedoniarren esku (K.a. 229) Akaiako Ligako kide izan zen. Erromatarren ondotik (K.a. 146tik aurrera), nolabaiteko garrantzia gorde zuen bizantziarren garaian. Godoen eskuetan egon zen III. eta IV. mendeetan. XIII. mendean Laugarren Gurutzadaren ondorioz fundatu zen Akaiako printzerriko hiri nagusia izan zen (1204, Gilen I.a). Greziako lehen biltzar nazionalak han egin zuen lehen bilkura (1821).

Herri eta hiri senidetuak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu