Surikata
Surikata (Suricata suricatta) Suricata generoko animalia da. Karniboroen taldeko kidea da, eta mangostak biltzen dituen Herpestidae familian sailkatuta dago. 15-30 ale bitarteko talde familiarretan bizi ohi dira eta 12-14 urtera arte bizi daitezke.
Surikata | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) [1] | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Herpestidae |
Generoa | Suricata (en) ![]() |
Espeziea | Suricata suricatta Schreber 1776[2]
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 11 aste |
Masa |
30,5 g (pisua jaiotzean) 725 g (helduen pisua) |
Surikatak Botswanako Kalahari eta Namibiako Namib basamortuetan, hego-mendebaldeko Angolan eta Hegoafrikan bizi dira.
Intsektujaleak dira, oro har, nahiz eta ornodun txikiak (narrasti eta hegazti txikiak), arrautzak eta landareak ere jaten dituzten. Araknidoak ere euren dietaren zati handi samarra izan ohi dira, besteak beste basamortuko eskorpioiak janez (eskorpioien pozoiarekiko immuneak dira).
Egunaren zati handia igarotzen dute janari bila, batez ere lurrazpi bizi diren ornogabe bila. Taldea janari bila ari den bitartean, taldeko zenbait kide adi-adi egoten dira, atzeko hanken gainean zutik, gerturatu daitezkeen harrapariei begira, zentinela lana eginez.
AzpiespezieakAldatu
Hiru azpiespezie ditu:[3]
- Suricata suricatta suricatta
- Suricata suricatta majoriae
- Suricata suricatta iona
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Ingelesez)Mammals - full taxonomy and Red List status Ugaztun guztien egoera 2008an
- ↑ Schreber. (1776). Die Säugethiere, pl. 117 [1776] or..
- ↑ Kimble, Katie. (2003). (PDF) Meerkat Studbook Suricata suricatta North American Region. .