Namib Namibiako kostaldean zehar kokatuta dagoen basamortua da, hegoaldean Hegoafrikako muga sortzen duen Orange ibaitik, iparraldean Angolako muga sortzen duen Kunene ibaira. Namib basamortuak 1.600 km luzera, 80 - 200 km zabalera eta 80.000 km² azalera ditu. Namib hitza nameraz “izugarria” esan nahi du.

Namib
Namib Desert
Satelite bidezko argazkia
Namib is located in Namibia
Namib
Namib
Namib (Namibia)
Eskualdea Namibia
 Angola
 Hegoafrika
Koordenatuak23°S 15°E / 23°S 15°E / -23; 15
Eremua80.950 km²
Luzera2.000 km.
Zabalera200 km.
Punturik garaienaBrandberg mendia (2.606 m.)
Punturik beherenaOzeano Atlantikoa (0 m.)
Tenperatura gorena50 °C
Tenperatura baxuena0 °C
Prezipitazioa50 mm/ur
Baliabideakdiamanteak, uranio, meak

Geografo batzuen ustez, eskualdea basamortu bera baino handiagoa da: iparraldean Angolako Kaoko basamortua eta hegoaldean Hegoafrikako Karoo goi-ordokia eskualdean kokatzen dituztelako.

Namib munduko basamorturik zaharrena da, Paleozenoan, duela 65 milioi urte, jadanik sortuta zegoelako.

Hegoaldeko aldean, diamante ustiapen-eskualdea dago, Restricted Diamond Area Sperrgebeit izenekoa. Tungsteno eta gatza ere ustiatzen dira.

Kanpo estekak aldatu