Stepan Xaumian
Stepan Georgievitx Xaumian (errusieraz: Степан Георгиевич Шаумян; armenieraz: Ստեփան Շահումյան, Step’an Shahumyan; 1878ko urriaren 13agreg./urriaren 1ajul. – 1918ko irailaren 20a) Tbilisin (Georgia) jaiotako armeniar boltxebikea izan zen, merkatari baten semea[1].
Stepan Xaumian | |||
---|---|---|---|
(1917) | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Tbilisi, 1878ko urriaren 1a (juliotar egutegia) | ||
Herrialdea | Errusiar Inperioa | ||
Talde etnikoa | Armeniarra | ||
Heriotza | Krasnovodsky Uyezd (en) , 1918ko irailaren 20a (39 urte) | ||
Heriotza modua | : bala zauria | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Ekaterina Shahumyan (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Berlingo Humboldt Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | armeniera errusiera alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | party organizer (en) , estatu-politikaria, soziologoa, kazetaria, iritzi-kazetaria, politikaria, literatura-kritikaria eta itzultzailea | ||
Kidetza | 26 Baku Commissars (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista | ||
Biografia
aldatuHasiera iraultzailea
aldatuKazetaria eta literatura kritikaria ere bazen. 1899an zirkulu marxista bat sortu zuen, 1900an Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokratarekin bat egingo zuena. 1901an, Vedenev Tbilisiko tren-konpainiaren zuzendaria eta langile grebalarien etsaia hil zuen, eta 1902an ikastera erbestera, Alemaniara egin zuen (Rigako politeknikotik bota egin zuten, bere jardun iraultzailea zela eta). 1903an, boltxebikeekin lerratu zen[1].
Itzultzailea ere izan zen, Marxen, Engelsen eta Leninen lanak armenierara itzuli zituen. 1905ean, Errusiara itzuli zen, 1906an Georgiako marxisten konferentziako ordezkaria izan zen (boltxebikeak mentxebikeen ondoan oso gutxi ziren Georgian) eta 1907an Bakuko marxisten liderra izan zen. 1905an, Langileen Alderdi Sozialdemokratako III. Biltzar Nagusian ordezkari izan zen Stockholmen, eta 1907an, Stalinekin eta beste kaukasiar batzuekin batera Londresera joan zen IV. Biltzar Nagusian ordezkari izatera[1].
Stalinekin eta Suren Spandarian izena zuen beste armeniar batekin Bakinski Rabotxi (“Bakuko Langilea”) egunkaria sortu zuen. 1907ko Tbilisiko Bankuko legendazko lapurretaren antolatzaile bat izan zen Stalinen agindupean. Hain handia zen bere itzala kaukasiar iraultzaileen artan, ezen “Kaukasoko Lenin” deitzen zioten. Boltxebike eta mentxebikeen zatiketaren ostean, armeniar ia denak boltxebikeen alde paratu zitezen lortu zuen (georgiarren kasuan kontrakoa zenean). Antza denez, 1909an bere lagun Stalinekin haserretu zen, Xaumianek lan pribatu bat hartu zuelako, eta jada bizitza klandestinoa utzi nahi zuelako. 1909an eta 1911an berriz atxilotu zuten. Autodeterminazioaren inguruan Leninekin eztabaidatu zuen (Xaumian luxemburgista zen, hau da, autodeterminazioa onartzearen kontrakoa, Lenin aldiz, aldekoa). 1914an, Bakun greba orokor handi bat izan zen eta Xaumian antolatzaile izan zen. Atxilotu egin zuten eta 1917 arte kartzelan egon zen. Iraultzaren ostean Bakinski Rabotxi egunkaria birsortu zuen eta Bakuko Sobieteko lehendakaria izan zen[1].
Bakuko Komuna
aldatuHastapenak
aldatuUrriko Iraultzaren ostean, Xaumian Kaukasorako Goi-Komisario izendatu zuen Gobernu gorri berriak. Hala ere, Urriko Iraultzak Kaukasoan apenas izan zuen berehalako eraginik, han mentxebikeen eta beste alderdien indarrak nagusi baitziren (eta geografiak zail egiten zuen Errusiatik laguntza bidaltzea). Xaumianek bere trebetasun politikoa erakutsi zuen eta Bakuko Sobieteko indar nagusia boltxebikeak izan zitezen lortu zuen. Bestetik, ilegaltasunean, Transkaukasiako boltxebikeen konferentzia bat antolatu zuen 1917ko azaroan. Bakuko Sobieteko lehendakari gisa; bere erabakien artean, Kaukasoko boltxebikeek eta Bakuko Sobietak Transkaukasiako Kontseilua ez onartzea zegoen. 1918ko apirilean, Bakun azerbaijandarren eta armeniarren artean izandako istilu batzuen ostean, Bakuko Komuna aldarrikatu zuen, botere sobietarraren azpian, Xaumian bera lehendakari zela. Hala ere, Baku bakartua zegoen, estatu antiboltxebike batek, Transkaukasiako Errepublika Demokratiko Federalak inguratzen zuelako (1918eko otsailean aldarrikatutakoa)[1].
Xaumianen politika, Komunaren barruan zenbat eta alderdi gehiago sartzea izan zen; hala, boltxebikeez gain, eseristak, mentxebikeak eta armeniar nazionalistak zeuden Baku sobietarraren boterean. Alta 1918ko maiatzean Transkaukasiako Errepublika desegin eta zatitu ondoren, Baku Azerbaijango Errepublika Demokratikoaren lurrez inguraturik zegoen, hauek Turkiaren laguntza zuten[1].
Britainiarren esku-hartzea
aldatuBakuko Komunak bitan eragotzi zituen turkiar eta azeriar nazionalisten erasoak, baina egoera zailagoa bihurtzen ari zen. Hala, Pertsian zegoen britainiar lider militarrak, Lionel Dunsterville jeneralak, laguntza “eskaini” zion Bakuko Sobietari. Honek Komunaren baitan zatiketa bat ekarri zuen: mentxebikeak, eskuineko eseristak eta armeniar nazionalistak britainiar inperialisten laguntza onartzearen aldeko izan ziren, boltxebikeak eta ezkerreko eseristak ordea, kontra. Uztailean, Bakuko Sobieteko moderatuek gehiengoa lortu zuten eta Xaumian eta bere aldekoak kargugabetu eta atxilotu egin zituzten. Gainera, Baku britainiarrei zabaldu zioten[1].
Ihesa eta heriotza
aldatu1918eko irailean, kartzelatik ihes egin eta Kaspioan itsasontzi bat atera zuten, Errusiara joateko asmoz, baina itsasontzia eseristek atzeman eta Kislovodsk hirira eraman zuten. Han, Xaumian eta bere aldekoak, “26 Komisarioak”, fusilatu egin zituzten. Stepan Xaumianen seme Levan Xaumian Stalinek eta bere familiak hazi zuten[1].