Ireki menu nagusia


Kislovodsk (errusieraz: Кислово́дск) hego-mendebaldeko Errusian dagoen Stavropol kraiko bainu hiria da. Ipar Kaukason dago, Podkumok ibaiaren ertzean, Piatigorsken hego-mendebaldean[1]. 2010ean 128.553 biztanle zituen[2].

Kislovodsk
Errusiako udalerria
Kislovodsk from Koltso-gora.jpg

Kislovodsk bandera

Kislovodsk armarria

Administrazioa
Estatua  Errusia
Subjektua Stavropol kraia
Barrutia Iparraldeko Kaukasokoa
Geografia
Koordenatuak 43° 55′ N, 42° 43′ E / 43.91°N,42.72°E / 43.91; 42.72Koordenatuak: 43° 55′ N, 42° 43′ E / 43.91°N,42.72°E / 43.91; 42.72
Kislovodsk hemen kokatua: Errusia
Kislovodsk
Kislovodsk
Garaiera 825 metro
Demografia
Biztanleria 128.553 biztanle
Eremua 72 kilometro koadro
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia
Ordu-eremua MSK (UTC+04:00)
Webgune ofiziala

HistoriaAldatu

Errusieraz, toponimoak «ur azidoa edo garratza» esan nahi du, inguruetan ur mineral medizinala isurtzen duten iturburu ugari dagoelako. Hori zela eta, Kislovodsk 1803an fundatua izan zen, bainu hiri gisa[1]. XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran pertsonaia ezagunak bizi izan ziren hirian, bai musikariak, artistak, aristokratak eta jakintsuak; beste batzuen artean Vasili Safonov konpositore eta orkestra-zuzendaria.

Arthur Adamov (1908-1970) eta Literaturako Nobel Saria jasotako Aleksandr Solzhenitsyn (1918-2008) idazleak Kislovodsken jaio ziren.

ErreferentziakAldatu

Kanpo-loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kislovodsk