Soledar (ukraineraz zein errusieraz: Соледар) Ukrainako Donetsk Oblasteko Bakhmut Raionean kokaturiko hiri bat da; herriaren izenak, literalki, "gatzaren oparia" esan nahi du errusieraz eta ukraineraz –bertan kokaturiko lurrazpiko gatzagengatik–. 2021eko estimazioen arabera, hiri-biztanleria 10.692koa zen. Soledarko guduak, Ukrainako inbasioaren baitan, hiria nabarmen suntsitu zuen[1].

Soledar
Ukrainako hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Ukraina
Oblast Donetskeko oblasta
Raion of UkraineBakhmuteko raiona
HromadaSoledar urban hromada
Posta kodea84545
Geografia
Koordenatuak48°41′43″N 38°04′03″E / 48.6953°N 38.0675°E / 48.6953; 38.0675
Map
Altuera100 m
Demografia
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia6274
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
solerada.gov.ua

Historia aldatu

XVII. mendearen bigarren erdialdean Donbasseko eskualdean kokatu ziren Don kosakoak.[2] 1881ean, lehen gatz-meategia sortu zen, herritik gertu; hainbat urte geroago, beste batzuk sortu ziren ere.

1965ean herria Karlo-Libknekhtovsk izendatu zuten, Karl Liebknetxt-en omenez;[3] 1991ko uztailean, egungo Soledar izena jarri zioten.

1989rako, herriak 12,305 biztanle zituen.[3][4] 2001ean, berriz, 13,151.

2014ko apirilaren erdialdetik aurrera, Errusiako GRUko eragileek, Igor "Strelkov" Ghirkin-ek zuzenduta, Donetsk Oblasteko hainbat herri hartu zituzten,[5][6] Soledar barne;[7] hala ere, 2014ko uztailaren 21ean, ukrainar indarrek hiria berreskuratu zuten militarren eskuetatik.[7] 2014ko abuztuaren 2an, MH17aren istripuaz arduratzen ziren identifikazio-taldeak eta OSCEko behatzaileek base bat ezarri zuten Soledarren, handik errazagoa baitzen istripulekura iristea.[8][9][10]

Ekonomia aldatu

Hiriko enpresa nagusiak meatzaritza eta prozesaketa industriei lotuta daude: Artyomsol Estatuko Enpresa Elkarteak meatzaritza eta gatza prozesatzen ari da Soledar gatz meategian eta Knauf Gips Donbassen ( Knauf igeltsu ekoizle alemaniar baten filiala).

Herriak erakargarri turistiko handia du: lurpeko galeriak eta gatz meategietako ganberak, asma eta biriketako beste gaixotasun batzuen tratamendu espeleorako ( kobazuloa ) ere asko erabiltzen direnak.

Garraioa aldatu

Hiriak tren-geltoki bat du.[3]

Demografia aldatu

Jatorrizko hizkuntza 2001eko Ukrainako Erroldaren arabera:[11]

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) CNN, By <a href="/profiles/rhea-mogul">Rhea Mogul</a>, Jack Guy, Ed Upright, Aditi Sangal, Adrienne Vogt, Matt Meyer and Leinz Vales. (2023-01-12). «Satellite photos show destruction in Soledar and Bakhmut» CNN (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
  2. "Donets Basin" (Donbas), pp.135–136 in: Historical Dictionary of Ukraine.
  3. a b c Карло-Либкнехтовск // Большой энциклопедический словарь (в 2-х тт.). / редколл., гл. ред. А. М. Прохоров. том 1. М., "Советская энциклопедия", 1991. стр.550
  4. Всесоюзная перепись населения 1989 г.
  5. Ragozin, Leonid. (2014-04-16). «Vladimir Putin Is Accidentally Bringing Eastern and Western Ukraine Together» The New Republic ISSN 0028-6583. (Noiz kontsultatua: 2022-05-22).
  6. Donbass defenders put WWII tank back into service. .
  7. a b https://web.archive.org/web/20160604180137/http://en.apa.az/xeber_ukrainian_troops_take_control_of_three_s_214217.html
  8. Recovery of remains 'biggest day': OSCE. .
  9. «Malaysia Airlines MH17 crash: More remains recovered from site, says Netherlands» The Straits Times August 2014.
  10. MH17 crash mission to be unarmed for now: Dutch PM-World News, Firstpost. 2 August 2014.
  11. http://www.ukrcensus.gov.ua

Kanpo estekak aldatu