Kontzertu areto

Kontzertu aretoa musika zuzenean jotzeko prestatutako lokala da. Normalean, musika klasikoari eskainita egoten dira. Kontzeptua erabiltzeko areto handia izan behar da, gutxienez orkestra sinfonikoak erabiltzeko neurriko; halaber, publikoa eta abesbatza barruan kokatu behar dira.

Georgiako kontzertu areto bat.

HistoriaAldatu

Areto hauek Europan sortu ziren, XIX. mendearen hasieran. Musika idatziak gero eta orkestra handiagoak eskatzen zituen eta, aldi berean, kontzertuak gizarte ekintza handiak bihurtzen ari ziren. Kontzertu handi horiek babesle desberdinak izan zituzten: monarkiak, aristokrazia eta, denbora aurrera joan ahala, burgesia. Publikoan agertzeko aitzakia bihurtu ziren.

Europa erdialdeko lehenengo aretoek laukizuzen itxura zuten. Eszenatokia alde batean kokatzen zen eta publikoa alde hartari begira. Kokatzeko modu hau aurretik oturuntza eta ekitazio saloietan erabili zen. Europako eredua 1780an, Leipzigeko Altes Gewandhaus aretoan finkatzen da modu batez; kasu horretan aurretik ziren beste espazioak musika jotzeko birmoldatu ziren.

Berez, helburu horrekin sortutako eraikuntzak 1821an Berlingo Schauspielhaus aretoarekin, gaur egungo Konzerthaus Berlinekin hasten dira. Mende amaieran aretoak zabaltzen eta handitzen doaz. Ereduak hauek dira: Vienako Musikverein (1870), Amsterdamgo Concertgebouw (1888) eta Leipzigko Neues Concerthaus aretoa. Denborarekin laukizun itxurarekin batera beste egitura zabaldu zen, areto zirkularra, alegia. Horren adibide garbia Londresko Royal Albert Hall aretoa 871) dugu.

XX. mendean beste antolaketa desberdinak ezagutu ziren. Esaterako, 1963an, Berliner Philharmonien, orkestra erdia kokatu zen eta publikoa haren inguruan. Eredu berri honetan publikoa musikariengandik gertuago dago.[1]

 
Berliner Philharmonien publikoa artisten inguruan kokatzen da.

ErreferentziakAldatu

  1. Mortier, Gerard (2010). «Las nuevas salas de ópera (Victoria Newhouse)». Dramaturgia de una pasión. Madril: Akal. 105-127 or. ISBN 978-84-460-3185-7.

Kanpo estekakAldatu