Sestaoko traineruak
Herria | ![]() |
---|---|
Klubak | Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea (1923) Iberia Arraun Elkartea (1944) Sestaoko Arraunlariak (2008) |
Kolorea | berdea |
Traineruak | Juanita, Kaikutarra, Bizkaitarra, Hojalatera... |
Patroiak | Andoni Arraiz, Norberto Torres "Txirri", Asier Zurinaga... |
Palmaresa: Kontxako Banderak TKE Ligak Espainiako Txapelketak Euskadiko Txapelketak |
8 3 7 7 |
Sestaoko traineruak nagusiki bi elkarte izan dira historian zehar, Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea eta Iberia Arraun Elkartea. 2008an Sestaoko Arraunlariak adinekoen taldea sortu zen.
HistoriaAldatu
Arraunaren hasieraAldatu
Sestaoren arraun historia oso luzea da. 20 eta 30. hamarkadako Bizkaiko estropadetan herriko hainbat talde aritu ziren arraunean, hala nola Kaiku eta gerora futbolean arituko zen Sestao Sport. Kaiku taldea Simondrogas auzoan 1923ko abenduaren 22an sortu zuen Pedro Barrondok. 30. hamarkadaren hasieran lortu zituen lehenengo garaipenak Bilbo aldeko estropadetan eta 40. hamarkadan ere Kontxako ohiko trainerua bihurtu zen.
50. hamarkadaAldatu
50. hamarkadan aldiz Iberia nagusitu zen, Espainiako batel eta trainerilla txapelketa ugari lortuz eta trainerutan Kontxako Bandera eta A Coruñako Generalísimo Kopa famatuak irabaziz. 1954 urtea bereziki izan zen ona klubarentzat, Andoni Arraiz patroiaren agindutara bandera biak irabazi baitzituen. Urte horietan Espainiako Traineru Txapelketa irabaztea falta izan zitzaion, 9 aldiz bigarren postuarekin konformatu behar izan baitzuen. 1959an Kaikurekin bat eginda Sestao izena erabiliz bigarren Kontxako bandera irabazi zuen Iberiak.
Bizkaitarren Urrezko AroaAldatu
1976an Santurtzik Nerbioiko Sari Handia irabaztearekin batera "Bizkaitarren urrezko aroa" iritsi zen. 1985 artean ia Kontxa eta Txapelketa nagusi guztiak Kaiku eta Santurtziren artean banatu ziren. Bien arteko lehiak ikusgarriak izan ziren, baina 1980 denbioraldiaren amaiera aldera Kaikuk gora egin zuen eta Soterari nagusitu egin zitzaion hurrengo urteetan.
XXI mendeaAldatu
Urte asko itzalean egon ondoren Kaikuk berriz ere "Jose Luis Korta" fitxatu zuen eta KAE 2. mailan zegoen taldeak fitxaketa handiak egin eta puntako elkarte bihurtu da. Azken lau urteetan 2 Kontxa irabazi ditu eta hirugarren liga irabaztear dago. Iberiak aldiz urte banaka batzutan atera izan du trainerua baina jarraipenik ez du izan eta 2002tik aurrera lehorrean izan da.
Patroi historikoakAldatu
Hauek dira Kontxako Banderak lortu dituzten patroiak:
- Norberto Torres "Txirri" (4): 1978, 1980, 1981, 1982. Kaiku.
- Andoni Arraiz (1): 1954. Iberia.
- Manuel Arraiza (1): 1959. Sestao.
- Asier Zurinaga (1): 2009. Kaiku.
- Cristian Garma (1): 2012. Kaiku.
PalmaresaAldatu
- Bandera eta Txapelketa nagusiak bakarrik agertzen dira hemen. Gainonzeko garaipenak ikusteko jo ezazue talde bakoitzaren orrialdera.
Kontxako BanderaAldatu
- Txapeldunak (8): 1954, 1959, 1978, 1980, 1981, 1982, 2009 eta 2012.
- Bigarrenak (4): 1945, 1946, 1979 eta 2011.
- Hirugarrenak (8): 1935, 1948, 1950, 2010, 2013, 2014, 2016 eta 2017.
- Sailkapen estropadako irabazlea (5): 1981, 1983, 2009, 2012 eta 2014.
TKE LigaAldatu
- Txapeldunak (3): 2011, 2012 eta 2013.
- Bigarrenak (0)
- Hirugarrenak (2): 2014, 2016.
- KAE 1 maila (1): 2008.
- KAE 2 maila (1): 2006.
- Euskal Liga (0): Zortzigarren 1994ean.
Espainiako Traineru TxapelketaAldatu
- Txapeldunak (7): 1978, 1981, 1982, 2009, 2010, 2011 eta 2013.
- Bigarrenak (12): 1952, 1955, 1957, 1958, 1959, 1960, 1963, 1964, 1966, 1980, 2012 eta 2014.
Euskadiko Traineru TxapelketaAldatu
- Txapeldunak (7): 1979, 1980, 1981, 2009, 2010, 2012 eta 2013.
- Bigarrenak (2): 1985 eta 2011.
Bizkaiko Traineru TxapelketaAldatu
- Txapeldunak (15): 1944, 1966, 1971, 1972, 1973, 1978, 1980, 1982, 1986, 1993, 2009, 2010, 2011, 2012 eta 2013.
Estropada zaharrakAldatu
- Bilboko estropada zaharrak (5): 1931, 1932, 1932, 1933 eta 1934.
Aro modernoko estropadakAldatu
- Nerbioiko Sari Handia (4): 1978, 1980, 1981 eta 1982.
- El Corte Ingles Bandera (11): 1971, 1972, 1978, 1980, 1981, 1982, 1986, 2011, 2013, 2014 eta 2015.
- Bizkaitarren Promozio Bandera (1): 1977
- Generalisimoaren Kopa (A Coruña) (3): 1953, 1954 eta 1976.
- Zarauzko Ikurrina (5): 1978, 2011, 2012, 2013 eta 2014.
TrainerillakAldatu
- Espainiako Trainerilla Txapelketa (13): 1950, 1951, 1955, 1961, 1975, 1976, 1977, 1978, 1979, 1980, 1981, 1982 eta 2012.
- Euskadiko Trainerilla Txapelketa (8): 1979, 1982, 1983, 2009, 2010, 2012, 2013 eta 2015.
BatelakAldatu
- Espainiako Batel Txapelketa (6): 1945, 1946, 1950, 1952, 1954, 1955, 1958 eta 1978.
- Euskadiko Batel Txapelketa (5): 1978, 1979, 1982, 1987 eta 2000.