Sarasketa
- Artikulu hau Sarasketa Nafarroa Behereko herri bati buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sarasketa (argipena)».
Sarasketa[1][a] Duzunaritze-Sarasketa udalerriko herri bat da, Euskal Herriko Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta, Garazi eskualdean.
Sarasketa | |
---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |
Sarasketako bidegurutzea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Beherea |
Eskualdea | Garazi |
Udalerria | Pirinio Atlantikoak |
Administrazioa | |
Mota | herria |
Izen ofiziala | Sarrasquette |
Posta kodea | 64220 |
Herritarra | sarasketar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°10′04″N 1°09′26″W / 43.1678338°N 1.157361°W |
Azalera | 0,22 km² |
Garaiera | 225 metro |
Distantzia | 7,9 km (Donibane Garazitik) |
Demografia | |
Biztanleria | 195 (1836) |
Dentsitatea | 886 bizt/km² |
Antzina, udalerri propioa izan zen, baina 1841eko maiatzaren 12an Duzunaritze udalerri zaharrarekin bat egin zuen Duzunaritze-Sarasketa udalerria sortzeko.
Bertako biztanleak sarasketarrak dira.
Izenaz
aldatuDuzunaritze beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- frantsesez: Sarrasquette ("zagazkét" ahoskatua)[2]
- okzitanieraz: Sarrasqueta ("zarrazkéta" ahoskatua)[3]
- aragoieraz: Sarrasqueta ("zarrazkéta" ahoskatua)
- gaztelaniaz: Sarrasqueta ("zarrazkéta" ahoskatua)
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[4]
- Sarasqueta (1264)
- Sarasquete (1413)
- Sarasqueta (1513)
Herria, batzuetan, frantsesaren eraginagatik da, oker deitua Sarrasketa.
Geografia
aldatuSarasketa Hergarai ibarran dago.
Ingurune naturala
aldatuGaraziko ekialdean, Hergarai azpieskualdeko iparraldean. Hegoaldean Altzieta eta Ahatsa ditu, mendebaldean Duzunaritze udalkidea; iparraldean Lakarra, Monjolose eta Gamarteko lurrekin topatzen da. Hau guztia Garazi barruan.
Ekialdean baino ez ditu auzokideak eskualde honetatik kanpo: Oztibarreko Ibarrola eta Hozta hain zuzen. Aipagarria da Gamia edo Azkonzabaleko lepoa (503 m) pasatu eta gero geografikoki eskualde honetan gaudela (Laminosine errekaren arroa) baina lehen lur eremuak administratiboki lehen Duzunaritze-Sarasketari eta gero Gamarteri dagozkiela.
Auzoak
aldatu- Etxeberria
- Azkonzabala
- Gamea
- Munuluxea
Historia
aldatuErdi Aroan, Duzunaritzek eta Sarasketak parrokia bera partekatzen zuten, udalerri ezberdinak izan arren. Honek, udalerriko egungo eliza, bi herrien artean zaldiz kokatzea ezragin zuen.
Etxeparea etxe noblea, euskal literaturan ezagutzen den lehen idazlearen (Bernart Etxepare) balizko sehaska, 1294tik aipatua ageri da.[5] Jean Etchepare Ahatsako Jeanne de Saint Julien izenekoarekin ezkondu zen. 1664an Guillaume d'Etchepare ezkutaria Catherine de Lostal, Apateko jaunaren alaba eta bere neba hil ostean etxe horren oinordekoarekin ezkondu zen. Horrela bi familia nagusi hauek batu egin ziren. XVIII. mendean Apat-Etxeparetarrak Baigorriko Urdostarrekin batu ziren.
Frantziako Iraultzan, Gratian Dagorret herriko apaizak erbesteratu behar izan zuen.
1841eko maiatzaren 12an, Duzunaritze eta Sarasketa udalerriek bat egin zuten Duzunaritze-Sarasketa udalerri berria sortzeko.[6]
Demografia
aldatuUdalerri independentea zeneko datu demografikoak daude:
1793 | 1800 | 1806 | 1821 | 1831 | 1836 |
---|---|---|---|---|---|
215 | 192 | 194 | 181 | 192 | 195 |
Ondasun nabarmena
aldatu- Herriko bidegurutzeko gurutzea eta hilerriaren sarreran dagoena monumentu historikoen zerrendan daude.
- Etxeparea etxaldea eta Etxondoa etxea XVII. mendekoak dira.
- Azkonzabaleko lepra heldu baino lehen Game edo Gamia (izen bereko lepotik hurbil) deituriko aztarnategia dago.
Sarasketar ospetsuak
aldatu- Bernart Etxepare (1480-1560), apaiza eta euskal idazlea.
- Martin Landerretxe (1842-1930), euskal idazle eta euskaltzaina.
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
- ↑ Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9. PMC 466662204. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- ↑ (Okzitanieraz) Diccionari toponimic occitan de las Lanas e deu Baish Ador. lo Congrès.
- ↑ Sarasketa Patxi Salaberriren "Nafarroa Behereko herrien izenak" lanean: 79/80. or.
- ↑ Etxeparea Kultura Ministerioko inbentarioan.
- ↑ (Frantsesez) texte, France Auteur du. (1841-01). «Frantziar errepublikako legeak» Gallica (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).